Buscador avanzado [EU]

16.11.2022
''Demode produkzioak'' ''Kutsidazu bidea Ixabel, musikala'' ikuskizuna dakar Ermua Antzokira, ostiral honetan, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
16.11.2022
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Ermuan igande honetan, azaroak 20. Euskadiko UNICEFen azaroaren 20ko adierazpenarekin bat egin du gure udalak, eta haurren eskubideak eta emozioak ditu ardatz nagusi. "Haurren eta nerabeen…
09.11.2022
''La Rota'' produkzioak Juan Diego Bottoren ''Una noche sin luna'' antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Sarrerak agortuta daudenez, ez dugu aukerarik izango pase bakar hau ikusteko. Sergio Peris…
08.11.2022
Zine aste berria hastear da gure herrian, ostegunetik astelehenera Ermua Antzokiko pantailan proiektatuko diren lau filmekin. Zineklubeko saioak ekingo dio asteko programazioari, Isaki Lacuestak zuzendutako Un año, una noche lanarekin. Benetako…
02.11.2022
Ermua Antzokiak azaro honetan gure herrian eskainiko den zine programazioa aurkeztu du. 16 film izango dira guztira: 4 zineklubeko zinta, 8 lan komertzial eta haurrentzako 4 saio. Zinemazale amorratuenentzat eskuragarri dago jada hileko bonua 15,60…
02.11.2022
Ikuskizuna ostiralean 20:30ean izango da Ermua Antzokian Zer gertatzen da berrogeitaka urte izan eta aurrerantzean inork ez dizula zu-ka egingo konturatzen zarenean? Horixe da Kopaz kopa euskarazko antzezlan dibertigarriaren abiapuntua, eta Miguelek…
25.10.2022
Urria amaitzear da jada, eta Ermua Antzokiak lau film berri eskainiko dizkigu hilaren azkenengo egun hauetarako. Programazioa ostegun honetan hasiko da zineklub saioarekin, eta bertan Una historia de amor y deseo pelikula frantsesa emitituko da.…
26.10.2022
Euskal Birusa elkarteak urteroko bertso jaialdia antolatu du ostiral honetarako, urriaren 28rako. Aurreko edizioetan bezala, San Martin azokaren inguruan antolatzen den kultur programazioaren barne dago ekitaldia.
27.10.2022
Zurrunka Teatroa konpainiak ''Aioko'' muntaia aurkeztuko du aste honetan Ermua Antzokian, itzalek argia erakutsiko diguten ikuskizun didaktikoa. Larunbatean izango da, arratsaldeko 5etan.
18.10.2022
San Pelaio ikastetxeko, Ermua BHIko eta Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 342 gazte Ermua Antzokian elkartuko dira bihar asteazkena, urriak 19, Don''t be dummy – Zuretzat ez dago ordezkorik programan parte hartzeko.
20.10.2022
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 22 haurrek osatzen dute gaur hasi den Haurren Kontseiluaren seigarren edizioa. Ikasturte berri honetan, taldekako saio presentzialei ekingo zaie berriro. Pandemiaren ondorioz, kontseilari txikiak ikastetxeka baino…
17.10.2022
Pablo Milanes kantautore kubatarrak eta udaleko Kultura Sailak atzeratu egin behar izan dute aste honetako ostiralerako -urriak 21erako- iragarrita zegoen kontzertua, artista ondo ezik eta gaixo dagoelako.
18.10.2022
Aste honetan lau film berri izango ditugu ikusgai Ermua Antzokiko aretoan. Eskaintza ostegun honetan hasiko da zineklubaren saioarekin, proiektatuko den filma ''The Innocents'' da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, arratsaldeko zortzi eta…
11.10.2022
Yllana taldeak ''Greenpiss'' antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian datorren ostiralean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken atarian eta bere…
11.10.2022
Ermua Antzokian lau pelikula berri ikusi ahal izango dira asteburu honetan, ostegunetik astelehenera. Zineklubean, Arantza Santestebanen 918 gau dokumentala izango da ikusgai. 2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxera…
04.10.2022
Juan Carlos Rubiok zuzendutako ''El inconveniente'' antzezlana aurkeztuko dute Ermua Antzokian ''Tal y Cual'', ''Txalo'' eta ''La Alegría'' ekoiztetxeek. Emanaldia datorren ostiralean izango da iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
05.10.2022
Zine aste berri bat hastear da Ermuan, eta ostegunetik astelehenera bitartean Antzokiko pantailan lau film izango ditugu ikusgai. Urriko bigarren aste honetan, oraindik hilabeteko bonoa eskura daiteke, zineklubeko eta zine komertzialeko 12 zintak…
28.09.2022
Aste honetan, ''Entre la vida y la muerte'' film belgikarra proiektatuko dugu, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Giordano Gederlini zuzendariaren thriller hau aurten estreinatu da eta ehun minutu irauten du. Bruselan bizi den espainiar…
29.09.2022
Bergarako ''Miguel Altuna'' Lanbide Heziketako Eskolak jakinarazi du urrian eta azaroan Jasogailu edo altxatzeko gai laneko arriskuen prebentzioari buruzko 20 orduko doako ikastaroa egingo duela Debagoieneko eta Debabarreneko (Ermua barne) pertsona…
27.09.2022
Bulego, Azkoitiko musika taldeak 2022ko biran jarraitzen du. Bertan, "Erdian oraina" tituludun estreinako diskoa aurkezten ari dira eta aste honetan Ermuan joko dute. Ostiralean izango da, irailaren azken egunean, iluntzeko zortzi eta erdietatik…