Imagen
Buscador avanzado [EU]
Zinez betetako aste berriari ekiteko prest da Ermua Antzokia, eta aste honetan hasiko den maiatzeko programazioa, gainera, udako atsedenaldiaren aurretik izango dugun azkenengoa izango da. 18 pelikulak osatzen dute egitaraua, eta ekainaren 6an…
Zinea izango dugu ostegunetik Pazkoa astelehenera bitartean
Aste honetan amaituko da Ermua Antzokiko apirileko zine programazioa. Azkeneko saioak ostegun honetan hasiko dira, apirilak 25, ohiko zineklub emisioarekin.
‘Pentación Espectáculos’ enpresak ‘Cinco horas con Mario’ antzezlana dakar aste honetan Ermua Antzokira. Ikuskizuna ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Ohorezko 2016ko Max sariaren irabazle den Lola Herrerak, beste behin Jose Samanok…
Aste honetako zine programazioa ostegunetik aurrera izango dugu ikusgai Ermua Antzokian. Datozen egunetan lau pelikula berri ikusteko aukera izango dugu, eta ohi bezala, zineklub saioak emango dio hasiera programazioari. Ostegun honetan Marcelo…
Depedro Jairo Zavala musikari madrildarra buru duen proiektua da, eta izen bereko diskoarekin hasi zen 2008. urtean. Harrezkero, mugaz haraindiko proiektu honek Latinoamerikako, Afrikako, Mediterranioko eta Estatu Batuetako eragin musikalak,…
Ermua Antzokiak hasi berri den apirilerako zine programazioa aurkeztu du. Guztira 16 film izango ditugu ikusgai, zineklub saioen, pelikula komertzialen eta haurrentzako ikus-entzunezkoen artean.
Ermua Antzokiak amaiera emango dio aste honetan martxoko zine programazioari. Prestatutakoa ikusteko aukera ostegunean hasiko dugu, iluntzeko 8 eta erdietan zineklubean ‘Bomb City’ tituluarekin. Lana ipar amerikarra da, Jameson Brooks zuzendariarena…
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Musua’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 29ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena.
Laburbira zirkuitu ibiltariaren hamaseigarren edizioa abian da jada. Euskarazko bederatzi laburmetraiek osatzen dute denboraldi berria, eta martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitartean 35 herritatik igaroko da. Bergaran emango zaio hasiera birari, eta…
Claudia Victoria Poblete Hlaczik Buenos Airesen bizi da, sistemetako ingeniaria da eta zientzia fikzioaren zaletua da. Badirudi Claudiak bizitza “normala” duela. Baina horren guztiaren atzean bizipen oso ezohikoak gordetzen ditu.
Inguru militarreko…
La Dramática Errante konpainiak Lyceum Club antzezlana prestatu du, Ane Pikaza, Nagore Gonzalez, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai aktoreak protagonista dituena.
Espainiako gerra zibila hasi ondoren lau emakumek atzerritik idatziko dute. Herri-mina…
Rocio Marquez Huelvako flamenko-kantaria Ermua Antzokian izango dugu ostiral honetan Firmamento bere azken lana aurkezteko kontzertuan.
Marquez 1985an jaio zen Huelvan, eta txiki-txikitatik kantuzalea izan da. Bederatzi urterekin flamenko eskoletara…
Ermua Antzokiak astekoz ine proposamen barriari helduko dio bihartik aurrera. Aste honetako programazioarekin hilabetearen erdira iritsiko gara eta, datozen egunetako aukeren artean azpimarragarri ditugu nazioartean sari ospetsuak eskuratu dituzten…
Zine aste berriari hasiera emango dio ostegunean Ermua Antzokiak. Aste honetan lau filma interesgarri, genero ezberdinetakoak eta gaur gaurkoak dakarzkigu, ikusle oro asetzeko modukoak. Programatutakotik, aipagarri dugu J. Calderon zuzendariaren ‘…
Asteko zine programazio erakargarri eta berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Otsailekoari amaiera emango dio zineklubak eta martxokoei hasiera asteburuak. Aste honetank ekoizpen berri berriak ikusteko aukera izango dugu, dramak, komediak eta…
Serafin Zubiri abeslari eta pianojole nafarra Ermuan izango dugu ostiral honetan Alboka Musika Eskolako musika-bandarekin batera ikuskizun berezi bat eskaintzeko: Recordando a Nino Bravo.
Otsaileko zine programazioa amaitzear dugu jada. Aste honetan lau pelikula berriz gozatzeko aukera izango dugu, eta datorren osteguneko saioarekin batera, hileko zine egitaraua bukatutzat emango dute. Ohi den bezala, zineklub saioarekin hasiko dugu…
Sutegi Antzerki taldeak “Royal Crown” izeneko muntaiaz bueltatuko da ostiral gauean Ermua Antzokira, gaueko 22,15etatik aurrera. Muntaia Juanma Rodriguez aktore ermuarrak zuzentzen du, zeinak dramaturgia ere gain hartu duen. Sutegi taldearen azken…
Ia erdira iritsi da jada otsaila, eta hilabete labur honetako hirugarren zine astea hasiko da ostegun honetan Ermua Antzokian. Ohiko zineklub saioan Razzia film marokoarra izango dugu aste honetan. Nabil Ayouchek zuzendutako lana Casablanca hirian…