Buscador avanzado [EU]

Otsaileko aste berri honi dagokion zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Otsaila eta zinea eskutik doaz beti, izan ere, estatuko ‘Goya’ sarien ekitaldia nahiz Ipar Amerikako ‘Oscar’ sarien gala otsailean izaten baita beti. Esan bezala,…
Glu-glu Produkzioak ‘Go!azen 5.0’ tituluko muntaia dakarkigu aste honetan Ermua Antzokira. Pausokak prestatutakoa da eta Idoia Urangak zuzentzen du. Ikuskizunaren bi emanaldi izango ditugu aukeran ostiral arratsaldean: 5etan (bakarrik 50 sarrera)…
Osteguneko zineklubak amaiera emango dio urtarrileko zine programazioari. Iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren ‘Un asunto de familia’ filma proiektatuko dugu. Drama bat da, pobrezia jotako familia baten…
Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Federico Garcia Lorca bi idazle eta poeta ikoniko izan dira, bakoitza bere kulturan. Bi figura handi horiei modu berean iritsi zitzaien heriotza, biak fusilatuak izan baitziren diktaduraren hastapenetan, urtebeteko…
Kultur ekitaldien denboraldi berriko lehenengo kontzertu handia izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian, telebistako aurpegi ezagun baten eskutik. Izan ere, Blas Canto murtziarra izango dugu geurean, Complicado lehenengo bakarlana aurkezten.
Ene Kantak Nafarroako konpainiak Satorjator ikuskizun berria aurkezten dihardu, eta larunbat honetan, urtarrilak 26, sarrerak agortzean dituen Ermua Antzokian izango ditugu.
Urtarrileko programazioaren azken asteari hasiera emateko prest dugu Ermua Antzokia. Aste honetako programazioaren ezaugarri nagusi produkzio nazionalak dira -4 filmetatik 3 baitira espainiarrak- nahiz eta emanaldi guztietakoak –zineklub, komertzial…
Aste eta zine eskaintza berriari hasiera emango diogu gure erreferentziazko aretoan: Ermua Antzokiak estreinako lau luzemetrai eskainiko ditu ostegunetik datorren asteko astelehenera bitartean, guztiak interesgarriak eta berri-berriak.…
Miguel Delibes idazlearen Señora de rojo sobre fondo gris lanaren egokitzapeneko protagonista da Jose Sacristan aktore ezaguna. Jose Samanok zuzendutako antzezlan honetan, ofizioan urteak daramatzan pintore bat aurkezten zaigu, aspalditik sormen-…
Negu gorrian gaude, zine denboraldian buru-belarri murgildurik. ‘Urrezko globo’ sariak deritzatenak ezagutu berri ditugu eta Hollywoodeko Oscar sarietarako gero eta gutxiago geratzen da. Bitartean, pantaila handiko lanez gozatzen jarrai dezakegu…
Hasi berri dugun sei hilerako kultur programazio berriari hasiera emango dio aste honetan Ermua Antzokiak. Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera ‘Jonas Kaufmann bajo las estrellas’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu…
Marta Soto Huelvako abeslari gaztea etorkizun oparoa izan lezakeen musikaria da. 22 urte besterik ez ditu, baina jada milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan, milioi bat bisita baino gehiago dituzten bideoak eta Miranos izeneko lehenengo diskoa…
Lewis Carrollen Alizia Lurralde Miresgarrian ipuin klasikoa bizitzeko aukera izango dugu asteburu honetan Glu Glu ekoiztetxearen eskutik. Konpainiak haurrentzako antzezlan egokitzapena aurkeztuko digu, ikastearen edertasuna eta beharra azaltzen…
Urte berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak zineaz blai. Estreinak, genero ezberdinak eta gustu ororentzat. Aste honetan hasiera emango dio Ermua Antzoiak urtarrileko zine programazio berriari. Hilabete honetan pantaila handian 17 titulu izango…
Ermua Antzokiko 2018ko kultur programazioa azken txanpan sartu da jada, eta helduentzako denboraldiko azken antzezlana izango dugu aste honetan. Smooking room da hautatutako lana, izen bereko pelikularen antzerkirako egokitzapena, eta ostiral…
Aste honetan zehar eskainiko diren azken lau pelikulekin agurtuko du Ermua Antzokiak 2018ko zine programazioa. Bihar osteguna hasiko da egitaraua zineklub saioaren eskutik; bertan, Tres caras film irandarra emitituko da. Irango emakume aktore ezagun…
Hemen dira Gabonak! Gari, Montxo eta Joselontxo gure pailazoak festa handi bat prestatzen ari dira egun berezi hauek ospatzeko. Guztiok gonbidatuta gaude jai erraldoi honetara: lehenik, ikuskizuna ikustera etorri diren haurrak, benetako protagonista…
El Grinch 3D haurrentzako filma urtarrilera atzeratu da, eta horren ordez Animales Fantásticos 2 3D eskainiko da datorren astean Datozen bi astelehenetan, abenduak 24 eta 31, ez da emisiorik egongo
Xoel López musikari galiziarrak emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian aste honetako ostiralean –abenduaren 14an-, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Indie rock, rock alternatiboa eta pop generoak landu eta uztartzen dituen musikariak,…
Ermua Antzokian 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean edukiko ditugun ikuskizunen programa aurkeztu du gaur Ermuko Udal Kultural sailak. Programazio landua da, anitza eta ausarta hogei proposamen biltzen dituena eta ekitaldi zerrenda zabala…