Imagen
Buscador avanzado [EU]
Ostegunean hasiko da aste honetako zine programazioa Ermua Antzokian. Oraingoan, zineklub saiorako hautatu den filma Juan Schnitmanek zuzendu eta Pilar Gambia eta Juan Barberini aktoreek antzeztutako “El Incendio” pelikula argentinarra da. Luciak…
Gizonezko batek autoarekin istripua izan eta exekutiba haserregarri baten kabrioletaren aurka jotzen du bete-betean. Ekintza sinple horrekin hasten da ‘La flaqueza del bolchevique’, ostiral honetan Ermua Antzokira iritsiko den antzezlana.
Ermua Antzokiak maiatzeko zine programazioa estreinatuko du asteburu honetan. Hilero bezala, Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena biltzen saiatzen da programazioa, zine komertziala eta independentea uztartuz, baina betiere…
Bost neskato gerraosteko Espainiako eskolan. Horixe da “El Florido Pensil – Niñas” antzezlanaren gai nagusia, eta ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango da.
Asteburu honetan amaiera emango diogu apirileko zine programazioari. Zineklubaren azken emanaldian Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren ‘Nuestra hermana pequeña’ titulukoa izango dugu. Errealizadore ezagun eta ospetsua da, Ermua Antzokiko…
José María López Sanfeliú izenez agian inor gutxik jakingo du nori buruz ari garen, baina Kiko Veneno aipatuta gauzak asko aldatzen dira. Musikaria ostiral honetan Ermuan izango da, “+ solo que la una” emanaldiarekin. Figueraseko abeslariak bi…
Apirileko zine programazioak aurrera jarraituko du aste honetan. Osteguneko zineklubak zine alemaniarrarekin hitzordua proposatzen digu. Olivier Hirschbiegel zuzendariaren 13 minutos para matar a Hitler thrillerra izango baita panntailan. Europako…
Egun estatuan pil-pilean dugun neskaz osaturiko taldea ‘Sweet California’ Ermuan Antzokian izango dugu bihar gauean, hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Hirukoteak sarrera guztiak salduta ditu, abenduan salgai jarri ziren lehen egunetik bertatik.
Ostegun honetan hasiko da aste honetako zine programazioa Ermua Antzokian. Oraingoan, ohiko zineklub saioan dokumental berezi bat eskainiko da, Gorka Bilbaok zuzendutako Jai Alai Blues euskal produkzioa.
“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Hala dio bihotzak. Itsasoaz bestaldean maitemindu nintzen, eta berarekin egoteko modu bakarra zegoen, ezkontzea. Hortxe hasi zen dena: burokrazia, administrazioko paper-lana,…
Ermua Antzokian ostegunean zineaz gozatzeko aste berri bati ekingo diogu. Zineklubak kapital eta ekoizpen frantses eta turkiarra duen Mustang titulua dakarkigu, Deniz Gamze Ergüven zuzendariarena.
Asteburu honetan zinez betetako hilabete berri bati ekingo diogu Ermuan. Hilero bezala, programazioa hautatzen duten elkarteak eta Kultura Saila Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena uztartzen saiatu dira, zine komertziala eta…
Ohiko zineklub saioarekin hasiko da aste honetako zine programazioa, eta jaieguna izan arren, ostegunean Charlie Kaufman eta Duke Johnsonek zuzendutako “Anomalisa” zoragarria ikusteko aukera izango da.
Zinez beteriko beste aste bat hasiko da ostegunean Ermua Antzokian. Ohiko zineklub sesioak bat egingo du urteroko Laburbira euskarazko film laburren zikloarekin. Aurtengo programa, ekimenaren hamahirugarrena, 8 film laburrek osatzen dute, eta…
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ‘Amalur’ ikuskizuna dakartzate aste honetan Ermura. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du, martxoaren 18ko ostiralean bi emankizun izango ditugu, arratseko 5etan lehena eta arratseko 7etan bigarrena.
Bakarrizketa tragikomikoa izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Atzo Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zela eta, Nagüal Teatro konpainiaren “La mujer sola” ikuskizuna aurkeztuko du Kultura Sailak.
Ostiraleko zineklubak asteko zine programazioari hasiera emango dio. Aste honetan Ida Panahandeh zuzendari iraniarraren Nahid filma ikusi ahal izango dugu. Azken urteetan iraniarrak filma apartak egin dituzte, esaterako Nader y Simin una separación…
Ostegun honetan ekingo diogu martxoko zine programazioari, eta Oscar sarien kutsua nabaria izango da lehen erdian. Hilero bezala, zine komertzialerako eta zine-klub saioetarako bonoa salgai dago, eta film bakoitza 1,2 euroren truke ikusteko aukera…
Andrés Suárez kantautore galiziarra Ermua Antzokian izango da ostiral honetan, “Mi pequeña historia” disko berria zuzenean aurkezteko.
“Zapatila gorridun mutikoa” antzezlana izango dugu larunbat honetan Ermua Antzokian. Sei urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako lana da, eta oso-osorik euskaraz antzeztuko da.