Buscador avanzado [EU]

Asteburu honetan amaituko da aurtengo zine denboraldia Ermua Antzokian, eta bukaera ezinhobea emateko, bi pelikula eder izango ditugu zine komertzial saioetan. Bi zuzendari entzutetsuren azken lanak izango ditugu Antzokian: Steven Spielberg eta Ron…
Gaztelaniazko musikaren erreferente handienetako bat izango dugu ostiral honetan Ermua Antzokian. Danza Invisible talde malagarrak 30 urtetik gora daramatza musikaren munduan; erabateko erritmodun hiru hamarkada. Horixe erakutsi nahi dute, hain…
2015a amaitzear dugu jada, eta ostegun honetan programa berezi batekin ekingo zaio urteko azken aurreko zine asteari Ermua Antzokian.
Astero bezala, ostegunarekin batera zine programazio berria dakar Ermua Antzokiak. Biharko zineklub saioan, ‘Rams: el valle de los carneros’ film islandiarra emitituko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Grimur Hakonarson zuzendariaren lanak…
Gerraondoko Bartzelonako istorio gordinak Ermua Antzokira iritsiko dira ostiralean ‘La plaza del Diamante’ antzezlanaren eskutik. Lolita Flores aktore eta abeslari ezagunak barneko bakarrizketa gogor bat antzeztuko du leporaino beteko den aretoan;…
Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2016ko urtarriletik maiatzera bitartean herrian izango diren ikuskizunen programa aurkeztu du. Eskaintza anitza da, eta zuzeneko musikaz, antzerkiaz eta proiekzioez gozatzeko aukera izango dugu.
Urteko azken hilabetean gaude jada, eta festa giroa izaten da nagusi abenduan. Ermua Antzokian zinearen jaiak ez du etenik, eta asteburu honetan ere pelikula berri-berriak ikusteko aukera izango da.
Teatro Paraiso konpainiak ‘Ezetz hegan egin’ haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Ermuan. Obra horrek 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eskuratu zuen.
Azaroko zine programazioa amaitzear dago eta azken asteburuan lau filma on proposatzen dizkigu. Osteguneko zineklubean Slow West tituluko western Britainiarra ikusteko aukera izanen dugu. Zuzendaria John Maclean eta aktore protagonista Michael…
Sukurtsaletako zuzendariek ondotxo dakite gauzak zenbateraino korapilatu daitezkeen. Orain arte, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen kreditua eskatzera, eta ematen ez ziotenean, isildu eta etxera burumakur itzultzen zen. Gaur egun, baina, ezin…
Ermua Antzokian zinemak ez du etenik, eta aste honetan ere pelikula berriak ikusteko aukera izango da. Ostegunean, zineklub saioan, “El apostata” filma eskainiko da. Espainiak eta Uruguayk lankidetzan egindako tragikomedia Federico Veirojek zuzendu…
Ostegunean zine emanaldien aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Taxi Teherán komedia iraniarra proiektatuko dugu, Jafar Panahi zuzendariarena. Filma ederra eta indartsua da. Zine eta biziaren inguruko lezioa. Maisu lana; komikoa eta…
Ongi ordaindutako lanpostua, emazte eder, adeitsu eta arduratsua, lorategi eta patiodun txaleta… Rafaren bizitzan denak zoragarria dirudi. Baina non daude gaztetako ametsak, idealak, izpiritu erreboltaria eta bidai guztietara eramaten zuen gasolina…
Musika, dantza eta antzerkia eskutik datoz ostiral honetan Ermua Antzokira ‘Txapeldun’ ikuskizunarekin. Organik konpainiak sortu du antzezlana, Kepa Junkera soinujole ezaguna tarteko.
Adin guztietarako zinema eskaintza anitza dakar, beste behin, Ermua Antzokiak, eta lau film eskainiko dira ostegunetik aurrera.
Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita.
Deabru Beltzak konpainiak ‘Opera abeslaria’ haurrentzako antzezlana ekarriko du bihar Ermura, Musikaldia 2015eko programari amaiera emanez. August Strindbergen “Tabako lehortegiko sekretuak” ipuinean  oinarritzen da, eta opera abeslari baten…
Zineklubak hasiera emango dio zine aste berri bati. Ostegunean Antzokian ‘B’ drama judiziala proiektatuko dugu. Zuzendaria David Ilundain da, zeinak gidoia era landu duen Jordi Casanovasekin batera. Filma indartsua da, Ruz epaileak Partidu…
Asteburuan opera eskaintza aparta izango dugu gure herrian, Ermua Antzokian mota horretako bi ikuskizun izango baitira. Bietatik lehena, ostiral honetan: "La Traviata". Camerata Lirica taldeak Verdiren obra ezagunaren moldaketa aurkeztuko digu…
Asteroko moduan, zinea bueltan da Ermua Antzokira, eta ostegunean zineklubaren txanda izango da. 20:30etik aurrera, “Les Combattants” pelikula frantziarra emitituko da jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.