Imagen
Buscador avanzado [EU]
Gabon jaien azken txanpan sartu garen honetan, urtarrileko zine programazioari hasiera emango diogu gaur bertan. Lehen hilabete honetan 8 film komertzial proiektatuko dugu, beste 5 zineklubean eta haurrentzako beste 4. Sarrerak -ezohikoa bada ere-…
Aste honetako zine programazioan eragina izango dute Gabon eta jai egunak. Hori horrela, astelehenean Gabon gaua izanik ez da zine emanaldirik izango. Nolanahi ere, Antzokian filma kopuru bera proiektatuko da: zineklubean bat, zine komertzialean bi…
Udalak aurtengo Eguberritan txikiparkea irekiko du, herriko Merkatarien elkartearekin elkarlanean, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 5era bitartean funtzionatuko duen Erdikokale 5 eraikinaren lokalean.
Ekimenaren xedea ermuarroi herrian bertan…
Antzokian eta Lobianon 2013ko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak ez dute inor epel utziko. Kontutan hartu eta gozatzeko modukoak dira: Ermuan eta zuzenean ikusteko aukera izango baitugu, besteak beste, Jarabe de Palo, Raimundo…
Glu-glu Produkzioak ‘Su txikian’ tituluko muntaia dakarkigu gaur Ermua Antzokira. Antzezlana Galder Perezek idatzi eta zuzentzen du. Ikuskizunaren bi emanaldi izango ditugu aukera: bata gazteleraz eta bestea euskara hutsean. Lehena arratsaldeko…
Aste hau berezia izanen dugu, zubi eta lau jai-egun baitaukagu, Gabon oporren atarian. Edonola ere, Ermua Antzokia zabalik izango dugu, aisialdi eta zineaz gozatu ahal izan dezagun. Programatutako tituluak apartekoak dira, inor epel utziko ez duten…
Udal kultura sailak ‘Gabonetan ere Barrez’ ikuskizunaren bigarren emanaldia adostu du. EITBko txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo ezagunek Ermuan izango ditugu datorren asteko asteazkenean -hilak 26an-. Urteko azken lauhilekoaren programazioan…
Abenduko programazioa aurrera jarraituko du asteburuan. Osteguneko zineklubean filma oso berezia proiektatuko dugu: Donostiako Zinemaldia jaialdian urrezko maskorra irabazi duen filma. Hain zuzen ere, Françoise Ozon zuzendari frantsesaren ‘En la…
Hastear dago abenduko zine programazioa. Antzokian eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izanen dugu eta irrikaz gauden Peter Jacksonen El Hobbit, un viaje inesperado 3D esaterako. Zeina Eguberri hauetako filma izan daitekeen. Horrez gain beste filma…
Benito Lertxundi kantautore gipuzkoarrak emanaldia emango du Ermuan aste honetan. Oriotarrak kaleratu duen hamaseigarren diskoa aurkeztera dator, “Oroimenaren oraina” titulukoa eta aurten atera berria dena. Ikuskizuna azaroaren 30eko ostiralean…
Marie Jongh konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Marie Jonghek “Alabatxo/Querida hija” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Jokin Oregik zuzentzen du, autorea bera ere izanik. Antzezleak:…
Zineklubak hasiera emango dio Ermua Antzokiaren asteko zine programazioari. Aste honetako saio berezia da, Euskal Birusarekin elkarlanean Jon Maiaren ‘Gazta zati bat’ dokumentala proiektatuko dugularik. Lana proiektatzeaz gain Maia zuzendaria eta…
Ostegunean ekingo dio Ermua Antzokiak asteko zine programazioari. Zineklubean The Outrage filma japoniarra ikusteko aukera izango dugu. Zuzendaria Takeshi Kitano da, Japonian dauden mafien arteko barne borroka gordinak kontatzen espezializaturik…
ETBko ‘Goenkale’ telesailean parte hartzen duten antzezleak Ermua Antzokian izango dira bihar gauean “Goenkale” (Kondesaren erretratua) tituluko muntaiarekin. Glu-glu Produkzioak iraupen luzeko telesail ospetsu hori omentzen duen muntaia dakarkigu.…
Ostegunean hasiko dugun programazio eta zineklubeko saioan Pollo con ciruelas filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Marjane Satrapi marrazkilari iraniarrak zuzendutako lana da, Persepolis lanaren autorea. Filmak Teheran hirian ematen den amodioko…
Rafael Álvarez ‘El Brujo’ aktorea andaluziarra Ermura datorkigu beste behin. Bihar estreinatu berri duen ‘El testigo’ antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Antzokian. Obra produkzio propioa da, berak testu egokitzapena, zuzendaritza eta…
Bihar hasiko dugu azaroa eta hilabeteari dagokion zine programazio berria. Azaroan aukera zabal izanen dugu, guztion guztia asetzeko moduko tituluekin, hainbat ikusle andanak erakarri dituztenak. Horien artean, asteburuan bertan proiektatuko dugun…
Zartzuela batek eta haurrentzako ikuskizunak amaiera emango diote 2012ko Musikaldiari. Emanaldiak ostiral eta larunbatean izango dira, biak Ermua Antzokian.
Asteburu honetan amaiera emango diogu urriko zine programazioari, paregabeak diren hainbat proposamen proiektatuaz. Osteguneko zine-klubean El Nombre filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Zuzendari bikoitza du Matthieu Delaporte eta Alexandre de…
Aurtengo ''Musikaldiak'' aurrera jarraituko du asteburuan. Musikaldiak herritarren artean musika klasikoarekiko zaletasuna piztea du helburutzat, eta horrek dituen formatu eta estiloak ezagutaraztea. Hori horrela, programak ganbara musika eta kantua…