Imagen
Buscador avanzado [EU]
Antzokian eta Lobianon 2012an urteko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak aurkeztu ditu udal Kultura sailak. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoa aren xedea” ikusle anitzei iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz…
2011ko zine komertzialaren programazioa Ermua Antzokian asteburu honetan amaituko da. Abenduko azken bi asteburuetan Gabon gaua, Eguberria, Gabon zaharra eta Urte Berri egunak izango ditugunez ez da zine komertzialeko programaziorik egongo,…
Ostegunean ekingo diogu betiko legez, asteburuko zine programazioari. Zineklubean Felipe Cantera zuzendariaren ‘Operación Masacre’ dokumentala ikusi ahal izango dugu, Komite Internazionalistaren laguntzari esker. Dokumentalak Macarena izeneko…
Udal kultura sailak jakinarazi duenez, Tanttaka taldearen “No me hagas daño” antzezpena bertan behera utzi izan da, azken orduko arazoak direla medio. Antzezpen hori abenduaren 16rako eta Ermua Antzokian eskaintzeko aurreikusi eta iragarrita zegoen…
Abenduko zine programazioa bihar hasiko dugu. Lehenengo egunetik hilabete osorako bonoa erosi ahal izango dugu bai Lobianon eta baita ere Antzokian, hamaika (11) euroren truke. Bonoari esker helduentzako zine komertzialeko proiekzioetara sartu ahal…
‘Txalo’ produkzioak, ‘Ocasiones especiales’ antzezlana dakar bihar gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen,…
Hostoak ikuskizuna atondu eta prestatu dute Oreka Tx bikoteak; Kukai Dantza Taldeak eta Amaren Alabak bandak. Euskal kulturaren tradizioa oinarri hartuta, dantza, musika eta kantu tradizionalen irakurketa berria proposatzen du ikuskizunak.…
Asteburu honetan azaroko zine programazioaren azken proposamenak emango dira. Asteroko legez, osteguneko zineklubak emango dio hasiera programazioari, iluntzeko zortzi eta erdietan. Osteguna Emakumeenganako biolentziaren kontrako nazioarteko…
Leo Harlem -Leonardo González (Matarrosa del Sil, Leon) aktore eta umorista Ermua Antzokira dator gaur ‘2011 Komikoak’ biraren barne. Leonekoak Antzokia birritan beteko du, ‘Harlem eta lagunak’ ikuskizunarekin. Ez dago sarrerarik, agortuta baitaude…
Luxuzko programazioa ikusi ahal izango dugu aste honetan Ermua Antzokian. Ostegunean emango zaio hasiera, B serieko filma mitiko baten proiekzioaz: Jim Sharman zuzendariaren Rocky Horror Picture Show titulukoarekin. Aurrekontu gutxiko musikala da,…
Asier Altuna zuzendaria Ermua Antzokian izango da ostegunean, zineklubeko saioan proiektatuko den Bertsolari dokumentala aurkeztu eta horri buruz hitz egiteko ikusleekin. Bertsolari dokumentala da, jarduera hori hobeto ezagutzeko saiakera egiten eta…
Udal Kultura Sailak ‘Leo Harlem y amigos’ ikuskizunaren bigarren saio bat eskainiko du, azaroaren 11ko ostiralean bertan –San Martinen bezperan-, arratsaldeko zortzietan. Bigarren ikuskizun horretarako sarrerak jada, salgai daude BBK entitatearen…
Ostegunean hasiko da azaroko zine programazio berria. Jada erosgai dago Lobianon nahiz Antzokiko takilan bertan hileko bonoa, 12 eurotan. Bonoarekin helduok zine komertzialeko nahiz zineklubeko saioetara sartu ahal izango gara euro batean.
Aurtengo San Martin kulturalaren barne, bertso jaialdi izugarri ona ikusteko aukera izango dugu ostiralean Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Jaialdian Maialen Lujanbio txapelduna, Amets Arzallus, Unai Iturriaga; Sabastian…
Urriko zine programazioa azken txanpan dugu. Nolanahi ere, azken asteburua falta da programazioa agortzeko. Zineklubean aste honetan ‘Cairo 678’ titulukoa proiektatuko da. Lan egiptiarra da, Mohamed Diabek zuzendutakoa. Filmak sexu-jazarpenari aurre…
Britainia Handitik datorkigun ‘Graffiti Classics’ taldeak “Erritmoz beteriko 16 soka” tituluko ikuskizuna aurkeztuko bihar Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko…
EGOSpetits Kataluniako antzerki-konpainiak haurrentzako antzerki musikaldia ekarriko du bihar arratsaldean Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. EGOSpetits taldeak ‘Juan sin miedo’ tituluko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu…
Aste honetako zineklubak komedia frantsesa proposatzen digu: Mammuth titulukoa. Zuzendaria Benoit Delepine eta Gustave de Kervern dira eta aktone nagusia Gerard Depardieu da. Mammuth atseden hartzeko eta jubilatzeko unea dela erabakitzen duenean,…
Cre.Art Project Ensemble taldeak kamarako musika kontzertua eskainiko du bihar Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizunaren sarrerak 8 euro balio du eta, jada, erosgai dugu aldez aurretiko salmentan –internetez nahiz BBK…
“Yllana” antzerki taldeak “Sensormen” izeneko muntai aurkeztuko digu bihar Antzokian, gaueko 22,15etatik aurrera. Antzezlana musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da eta muntaia Juan Francisco Ramosek eta David Ottonek zuzentzen dute. Obran…