Imagen
Buscador avanzado [EU]
Ermua Kirolak ezagutarazi duenez igande arratsaldetik datorren asteko asteazkenera bitartean igerileku txikia, spa gunea, lurrun-bainua eta sauna zerbitzuz kanpo egongo dira, osasun arauak exijitzen duen derrigorrezko mantenu eta garbiketa lanak…
Hiriko Seigarren Mendeurrena eta Ongarai kaleak lotzen dituzten lau arrapala mekanikoetako lehena geldirik eta zerbitzutik kanpo egongo da aste honetako bi egunetan, udal zerbitzu sailak jakinarazi duenez.
Enpresa esleipenduna bihar hasiko da (…
Ermuko Udalak hasiera eman zien Mantxibar-Oterreko eta Urko mendiko Plan Bereziak idazteko lanei. Bi natura-gune horiek funtsezkoak dira biztanleen aisialdirako, bizi-kalitaterako eta ingurumenerako. Bi eremuek ezaugarri desberdinak dituzte,…
Hirigintza Alorrak Ermuko bizitegi-eraikinetako irisgarritasun orokorra hobetzeko eta fatxadak berritu eta isolatzeko obretarako dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu. Dirulaguntza lerro horiek 65.600 €ko zuzkidura dute eta urtea hastearekin…
Gobernu Kontseiluak atzo onartu zituen Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak proposatuta Ermua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalei 7.300.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emateko lau espediente, Debabarrenan berroneratze, irisgarritasuna hobetzeko…
Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte ordutegiak. Datozen bi asteetan jai-egunak egongo dira eta ohiko ordutegiak aldatu egingo. Herritar eta erabiltzaileek honakoa izan beharko dute kontuan:
Ermuak datorren asteazkenean, abenduak 10ean, ospatuko du lehenengo Kirol Gala, arratsaldeko 18:30etan Ermua Antzokian. “Gure herrian egiten den kirol lana aitortzeko eta ikusarazteko ekitaldia. Omenaldi kolektiboa, lorpenak eta ahaleginaren,…
Ermuko Udalak Mantxibar-Oterre eta Urko mendien eremuetako Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du. Ingurumen- eta paisaia-balio handiko bi gune natural horiek herritarrentzako aisialdi-eremu garrantzitsua dira.
Plan horiek urrats…
M.A. Blanco udal kiroldegiak ordutegiak luzatuko ditu azaroaren 1etik aurrera, neguko ordutegiari hasiera emango baitio. Instalazioa asteko zazpi egunetan irekiko da datorren martxora arte, larunbat eta igandeetako arratsaldeak barne. Asteburuetan…
Hirigintza eta Jasangarritasun Sailak aparteko programa irekiko du bide publikoarekin muga egiten duten eraikinetako fatxadetako pintadak eta grafitiak garbitzeko eta ezabatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak datozen 4-5 asteetan saneatuko du BI-3201 errepidearen zatia, "Irudi" denda zaharretik "Frankfurt" era doazen bidegurutzeen artekoa. Lan horiek datorren astelehenean -urriaren 13an- hasiko dira eta hurrengo 4 edo 5 asteetan…
Ermuko Udalak oinezkoentzako gunea berrantolatuko du Gipuzkoa Etorbidean, Errotabarri inguruan. Horrela, datorren abuztuaren 14tik aurrera, osteguna, debekatuta egongo da espaloian ibilgailuak aparkatzea, oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta,…
Ermuko Udaleko Kirol Alorrak 2025-2026 ikasturterako eskaintza prestatzen dihardu, eta irailetik aurrera jarduera berri bat izango dugu aukeran Miguel Angel Blanco kiroldegian. K-Stretch ikastaroa izango da, gorputz-jarreraren berreziketa metodoa,…
Ermua Kirolak-ek Haurren Igeriketa Eskola jarriko du abian irailetik aurrera 2025-2026 ikasturterako. Aurrez izena emateko epea amaitu ostean, plaza libreak geratzen dira oraindik, eta interesa duten familiek eskaera bete dezakete Miguel Angel…
Hirigintza Sailak jakinarazi du biharhasiko direla Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia konpontzeko lanak, egungo iragazketak kentzeko eta egituraren estankotasuna hobetzeko.
Lana bihar hasiko da, ordezkatuko diren beirazko hiru panel…
Zerukoa auzoko igogailua bandalismo-ekintzak jasaten ari da behin eta berriz azken hilabeteetan (pantailak haustea, kristala eta atea haustea, pintadak...), erantsitako irudietan ikus daitekeen bezala. Eragindako kalteak handiak dira, eta…
Ermua Kirolak-ek gaur irekiko du 2025-2026 ikasturterako haurren igeriketa eskolarako aurre-izenematea. Interesa duten familiek online egin ahal izango dute eskaera, gaurtik –ekainaren 16tik– hasi eta hilaren 30era bitartean. Inprimakira iristeko…