Buscador avanzado [EU]

Astelehenean zabalduko dugu Gabonetako haurren ekintzetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Urteroko legez, Lehen Hezkuntzako umeek aukera izango dute Gabonetako egunak ekintza sorta erakargarri baten bitartez pasatzeko, eta helburua ume eta…
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen Ermuko Berbalagun egitasmoa abian da jadanik, eta interesa duten pertsona guztiek badute oraindik ekimen honetan parte hartzeko aukera. Ermuko Berbalagunek euskara praktikatzeko eta bizitzeko…
Hilero bezala, Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak herrian euskaraz egiten diren ekimen guztiak biltzen dituen agenda prestatu du. Hasi berri dugun urrian hainbat kultur jarduera, ikastaro, tailer eta kirol ekintza izango ditugu Ermuan.
Gero eta hurbilago dugu urteroko San Martin azoka ezaguna. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izango da, eta azaroaren 12an ospatuko da. Festa eder honetarako hilabete eta erdiren faltan, antolatzaileek programa prestatzeari ekin diote jada.
Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hirugarren edizioa antolatu du. Urtero bezala, lehiaketa honen xedea Ermuko ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
Udalak 16.500 euro banatuko ditu diru-laguntzetan pasatu den ikasturtean euren helburuak bete dituzten euskara ikasleen artean
2016/2017 ikasturte akademikoa hastear da, eta horrekin batera, herriko bi euskaltegi ofizialek zabaldu dutee euskara ikastaroetan izena emateko epea. Datorren ikasturte honetan parte hartu nahi duten ikasleek hilaren amaierara arte eskaintzen diren…
Abuztua azken txanpan dugu jada, eta egunerokotasuna itzulita edo itzultzear gauden honetan, Ermuko Udaleko Euskara Sailak irailerako ekintzen agenda aurkeztu berri du. Hilero bezala, euskara ardatz duten hainbat ekimen ospatuko dira gure herrian,…
Pasatu den larunbatean Ermuan Bagara! ekimenaren lehen edizioa ospatu zen Ermuan. Herriko ehunka lagunek gozatu zuten euskararen jai erraldoian, eta gustu eta adin guztietarako ekintzaz blai izan zen eguna.
Ermuko Euskaltzaleen Sareak mugarri bat beteko du bihar. Egunez egun ehuntzen doan sareak aldarrikatzen duena beteko ‘Ermuan Bagara’ jardunaldiarekin. Pentsau eta egin dena euskaraz, laburbilduz Euskara hutsean bizitzea. Hizkuntz normalizaziorantz…
Abian da Ermuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXIV. edizioa. Orbe Kardinala plazan ospatuko da ekimena asteburu osoan zehar, eta euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ezagutzeko aukera izango da bertan. Argitaletxe eta banatzaile ezberdinek…
Ekimen handi hori ia prest dago. Aho gozagarri gisa, eta herriko merkatariek tableta elektronikoa zozketatuko dute bezeroen artean baldin eta erosketak euskaraz egiten badituzte.
Hurrengo astean abiatuko da Ermuko Euskal Liburu eta disko azokaren XXIV. edizioa eta dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den egitaraua zehaztu du. Aurten, 9 postu jarriko dira plazan non euskaraz argitaratu diren azken nobedadeak ikusteko…
Maiatzaren 28an Ermuan Bagara eguna ospatuko dugu, herrian euskararen erabilera bultzatzeko jardunaldi berezia. Egun horretan bertan, Ermuko Udalak Euskaldun Berria plaza inauguratuko du, helduaroan euskara ikastea erabaki duten pertsona guztien…
Udal Euskara Sailak datorren astean aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta izen-emateak hasiko. Programa eta jardueren behin-behineko egitaraua adostu du dagoeneko, Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera. Iaz bezala, aurten ere,…
Euskararen erabilerari buruzko ‘Berbetan’ jardunaldiek aurrera jarraitzen dute aste honetan Ermuan, eta bi hitzaldi izango dira Lobianon eta liburutegian.
Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko pertsona, elkarte eta entitateek, Euskara sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Laguntza edo diru-laguntza honek 11.700 eurotako partida du…
Maiatzaren 28an Ermuan Bagara eguna ospatuko da geure herrian, eta prestakizunak aurrera doaz. Proiektuaren nondik norakoen berri emateko, Ermuko Euskaltzaleen Sareak bilera irekia egingo du bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Lobiano Kultur…
Aurreko urteetan bezala, apirilean Berbetan Jardunaldiak egingo ditugu Ermuan. Duela hamasei urte, 1999ean, martxan hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak…
2014an lehenengo aldiz martxan jarritako “Barixakuetan” programak aurten ere jarraipena izango du eta ostiral honetatik hasi eta ekainaren 17ra arte, ostiralero. Antxitxiketan Taldearen eskutik jolasak eta eskulanak izango dituzte ume eta gaztatxoek…