Imagen
Buscador avanzado [EU]
Lehen Mintzodromoak arrakasta handia izan zuen larunbatean. Aurreikusitako orduan hasiera eman zitzaion eta ordu batez euskaraz aritu ziren bildutako ia ehun pertsonak. Jende ugari, gazteak zein nagusiak, euskararen hitzorduari atxiki zioten eta…
Oporretako garaia gertu dagoela, Euskara eta Gazteria Sailak aurten eta elkarlanean DBHko ikasleentzako egitarau bateratua atera dute. Egitarauak jardueran eta irteera bat uztartzen ditu, eta horren arabera ekainaren 24tik hasita, hainbat…
Nahiz eta sarritan elkar ikusi ez, Ermuan asko gara euskaraz aritzen garenok. EUSTATeko azken erroldaren arabera, ia 5.000 euskaldun gaude Ermuan eta, horrez gain, ia beste 5.000 lagun hala nola euskaraz aritzeko gai dira.
Ekaina eta uztailan zehar egingo diren udalekuetako izen-ematea epea itxita, txikien eta ertainen taldeetan izena eman dutenen kopuruak gainditu egin du ezarritako plaza kopurua. Hori dela eta, antolatzaileak zozketa egin beharrean egon dira eta…
XXII. edizioak bere ateak zabaldu ditu eta dagoneko azken nobedadeak igandera arte ikusteko aukera dugu plazan. Aurtengo egitarau oparoak asteazkenean izan zuen lehendabiziko ekitaldia, Haur Liburutegian egin zen aurkezpenean Badihardugu elkarteak…
Asteburu osoan zehar Euskal liburu eta disko azokak bere ateak zabalik izan ditu eta antolatzaileek pozik dauden lortutako emaitzekin, salmenta onak izan dituzte eta azokaren inguruan egin diren ekitaldiek harrera ona izan dute, bertsolariak, ipuin…
Berriro ere, uda gertu dugula Ermuko Euskara Sailak aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera behin-behineko egitaraua adostu du. Aurtengo nobedaderik nagusiena bi astetik hiru asterako…
Ermuak Euskal Liburu eta disko azokaren edizio berri bat hartu eta gauzatuko du datorren astean. Aurtengoa jarraiko eta etenik gabeko hogeita bi garren edizioa eta urtea izango da, zenbaki borobila. Dagoeneko Euskara Sailak egun hauetan izango den…
Badihardugu Euskara Elkarteak 2005. urtean jarri zuen martxan Deba Ibarreko herri bakoitzeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua. Ordutik hona urtero eskualdeko herriren bateko adizkirik erabilienak tauletan ipini…
"Ermuan Kantuan" ekimena kalejiran bihar aterako da kaleak animatu eta kantatzera, hileko azken larunbatetan egin legez. Biharkoan Basauriko ''Dangiliske'' plaza dantza taldeaz irtengo da, Euskal Birusa talde antolatzaileak gonbidatu duelako. Taldea…
Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren 8. edizioa aurkeztu berri du. Liburuaren Nazinoarteko Egunean abiatuko dute ekimena, apirilaren 23an, eta ekainaren 30ean amaituko da. Aurton, 24 herrik parte hartuko dute, horien artean Ermua.…
Aurten ehun piropo baino gehiago jaso izan ditugu Euskara Sailak antolatzen duen Piropo lehiaketan. Epaimahaikideek jada modalitate bakoitzeko onenak aukeratu eta sariak ebatzi dituzte. 18 urtetik gorako modalitatean edizioko saria Alicia Morenok…
Euskararen egoeraren inguruan hausnarketa egitera bultzatzen gaituzten ''Berbetan'' jardunaldiak aste honetan ekingo diote Euskal Birusak elkarteak, hainbat elkarte eta ikastetxeren lankidetzaz prestatu duen egitarau oparoari.
Euskara Sailak Ermuan euskaraz garatuko diren ekintzetako urteko agenda argitaratu du, Agenda honetan hemendik urte amaierara arte zehaztuta dauden ekintzen berri ematen da, hala nola Berbalaguneko tailer guztiak, Liburu eta disko azoka, Euskal Jaia…
Ermuko Euskara Sailak zazpigarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea da.
Herrian etorkizun handiko idazleak ditugula erakutsi du azken Juanita Ibaibarriaga Ipuin eta Erreportaje lehiaketak. Udazken honetan zabalik egon den Juanita Ibaibarriga XX. edizioak lan eder ugari utzi digu, parte hartze zabala izan dugun honetan…
Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, poliki-poliki sartuak gara Gabonetako aurre-prestakizunetan. Eta aurten ere, zazpigarren urtez jarraian, Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzerori gutuna idazteko…
Ehunka ale banatuko dira egunotan Ermuan
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria…
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dabiltzan ikasleek gazteek jarduerak egina ahal izango dituzte 2013ko Gabonetako oporren baitan. Udan egin zen bezala, Euskara Sailak, Antxitxiketan Taldearekin lankidetzan DBHko ikasleentzako “Gazte Ibiltariak”…
Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia azaro osoan zehar garatuko den San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak…