Imagen
Buscador avanzado [EU]
Gaur Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Horregatik Udalbatzak eta herriko ikastetxeek ezohiko Osoko Bilkura monografikoa egin zuten atzokoan, energiaren eta aldaketa klimatikoaren gaiak hizpide hartuz. Bilera handi horrek amaiera eman dio aurtengo…
Eskola Agenda 21eko ekimenean parte hartzen duten herriko ikastetxeek foro batera bildu berri dira. Foro horretan ikasleriaren ordezkari legez hogeita bost ikaslek parte hartu dute. Foroan parte hartzaileek “energia eta klima aldaketaren inguruan”…
Atzo arratsaldean bota zuen zaparradak uholdeak eta arazoak sortarazi zituen herriko hainbat puntutan. Garrantzitsuenak San Pelaioko eraikin batean izandako uholdeak, 634 errepidean pilatutako putzu handiak eta urak ekarritako harri eta lokatzak.…
Ermuko Udaleko Ingurumen Sailak kanpaina bat antolatu du gure etxeetan edateko uraren kontsumoa murriztu dezagun. Kanpainaren leloa Aurreztu ura! da eta herri mailan zein mundu mailan ur-kontsumoaren arazoaren inguruko herritarren kezkarekin bat…
Ermuan arnasten dugun airearen kalitatea indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen tarteen barne dago eta ez ditu muga horiek gainditzen. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak bidali berri duen emaitzetatik atera dezakegun…
Herriko hirurehun bat ikaslek Zuhaitzaren eguna ospatu dute gaur, zuhaitz eta lora espezie ezberdin hainbat landatuz. Bi ikastetxek parte hartu dute, Sallabente eta San Pelaio hain zuzen ere. Landatzeak ikastetxe horien inguruetan egin dira.…
Herriko ikastetxeetako ikasleek Betiondoko kirol-gunean izan dira orain egun batzuk, bertako azpiegitura eta energia sistemak aztertzeko. Bisitaldi hori Eskolako Agenda21 ekimenaren barne txertatzen da, horren baitan udalerrian energiaren diagnosia…
Ermuko Udalak gaur arratsaldean piztuko ditu herriko kaleetan jarritako gabon-argiak. Gabon-argi horiek hilabetez mantenduko dira, urtarrilaren 11ra bitartean. Aurtengoan ere, udalak gabon-argien energia kontsumoa murriztearen aldeko apustua egin du…
Debabarrena Mankomunitateak aditzera eman duenez etxeetan erabilitako olioa biltzeko eguna aldatu egingo du abenduan, ohiko bigarren astelehen horia jaiegun batean tokatuko delako. Mankomunitateak etxeetan erabilitako olio eta hondakin arriskutsuak…
Ermuko Udaleko Bozemaileen Batzordeak gaur arratsaldeko atentatua gaitzetsi eta herritarrei dei egin die bihar antolatutako kontzentrazioetan eta manifestazioan parte har dezaten. Bozemaileek premiazko izaeraz hitz egin dute gaur arratsean, Ignacio…
Herriko hiru ikastetxek eta hirurogei bat ikaslek Debara joan dira trenez aurtengoan ere, kostaldean landa-lana egin ahal izateko. Txangoa ‘Azterkosta’ programaren aurtengo edizioaren barne txertatzen da eta kostaldeko ekosistema ezagutzeko…
Udal ingurumen alorrak ingurumenari buruzko erakusketa tematikoa ekarri du herriko ikastetxeentzat Lobiano Kultur Gunera. Erakusketa hori hainbat panelek eta materialek osatzen dute. Paneletan gure kostaldeko ekosistemaren ezaugarriak jasotzen dira…
Ingurumeneko udal zinegotzigoak Ermuan arnasten dugun airearen kalitatea zenbaterainokoa den jakiteko, datu bilketa egiteari ekin dio. Datu bilketa” Toki Agenda 21” ekimenaren barne txertatzen da, bertako ekintza batean aireak due kalitatearen…
Deba Beheko Mankomunitatea edukiontzi-berriztapen plan berri bat hasi da azken egunetan. Hori dela eta, gaizki dauden edukiontziak kenduta izango dira eta beste edukiontzi berriak ipiniko dira.Guztira, Deba Beheko eskualdean 80 edukiontzi instalatu…
Gazteria eta Ingurumen zinegotzigook lankidetzan diseinatu dute Ingurumen-boluntariotza proiektuetan parte hartzeko dauden aukerak biltzen dituen gida bat. Uda urtaro aproposa da mota horretako proiektuetan parte hartzeko, izan ere kasurik…
Obra eta zerbitzu sailak Valdespina parkeko lorategiak fumigatu ditu orain egun batzuk atzera. Lore-zaintzaileek berdeguneak eta lorategiak fumigatu dituzte barraskilo eta bareei aurre egiteko. Berdexka kolorea duen hautsa da(bolatxoak edo hartxo…
Herriko ikasleek eta Udalbatzak ezohiko pleno monografikora bildu berri dira herriko energia kontsumoaren inguruko aspektuak lantzeko. Pleno hori atzo eguerdian egin zen Ingurunearen Munduko Egunean eta horrekin amaiera eman zaio aurtengo…
Udal kiroldegiak duen energia eredu jasangarria aztertu dute herriko ikasleek. Ekimena aurtengo Eskola Agenda21 proiektuaren barne dago. Ermuko ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleek kiroldegian izan dira herriko ingurunearen diagnosia egiteko.…
Modu ekonomikoan eta energetikoki eraginkorrean gidatzen ikasteko doako ikastaroak emango dira Ermuan, Ingurumena errespetatu eta horrekin modu abegitsuagoan gidatu dezagun. Ikastarook Energiaren Euskal Erakundeak, EVEk, eskaintzen eta finantzatzen…
Herriko zazpi ikastetxeetako 70 ikaslek eta 10 irakaslek energiari buruzko informazio eta ezagutzak konpartitzeko lehen foroa gauzatu zuten atzokoan, Eskola 21 Agenda proiektuaren barne. Foroa Lobiano Kultur Gunean eta bi ordutan gauzatu zen.…