Buscador avanzado [EU]

Urtarrilaren 4an Go!Azen 11.0 ikuskizunak Ermua Antzokian utzitako une ederrenak, Oscar Blanco herriko argazkilariaren eskutik.
Zinez beteriko urtea hasi berri da Ermua Antzokian. Gabon jaien ostean, lau pelikula berriz gozatzeko aukera izango dugu datozen egunetan, ostegunetik astelehenera bitartean. Zineklub saioarekin hasiko da egitaraua, ostegun honetan, Bird drama…
Udaleko Gazteria zerbitzuak garai berri bati ekin dio eta indarrak berritu ditu, teknikaria kontratatu ondoren. Teknikari horren muin eta xedea gazteriaren beharrei eta kezkei erantzutean zentratuko da, entzute aktiboaren eta jarduera espezifikoen…
Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte euren ordutegiak eta datozen bi asteetan aldaketak egongo dira ohiko irekiera orduetan. Abendutik urtarrilera bitartean Udaleko zerbitzuak erabili…
Rafael Álvarez, "El Brujo" goitizenez ezagutzen dugun, aktore andaluziar ospetsua, Ermura etorriko da aste honetan. Ostiralean Fernando Fernán Gómezek moldatutako "El Lazarillo de Tormes" liburuaren bertsioa eskainiko du Antzokian.
10:00etatik 15:00etara Extremadurako Zentruan
Iritsi da urteko azkenaurreko zine astea, eta ostegunetik astelehenera bitartean lau film berri proiektatuko dira Ermua Antzokian.
Esteban Oroz Aizpun (Etxauri, 1942) margolariak arte garaikidearen erakusketa zabalduko du gaur Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai abenduaren 29ra arte eta lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta asteburuetan…
Ermuko Udal liburutegiak urteko azkenengo euskarazko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, abenduak 21, Arratsaldean kontu kontari zikloaren barnean. Ipuin saioaren izenburua Bidaia da, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago…
Maria Lourdes Garrido Dominguezek, jaiotzez ermuarra eta adopzioz beasaindarra denak, idatzi eta argitaratu duen lehen liburua aurkeztuko du Ermuan. "Vivir; toda una vida buscando mi propósito" (Autoedizioa, 2024. Amazon: formatu digitalean -2,76…
Udal Kultura Sailak 'Gabonetako Haur Kanpaina' aurkeztu du, abenduaren erdialdetik urtarrilaren bostera bitartean gazteenentzako jarduerak biltzen dituena. Programazioari hasiera emateko "Ermuchef" ekimenak haurrentzako sukaldaritza jarduerak…
Jon Plazaola aktore, komediagile eta bakarrizketariak "Tu-tum, Platz" bere azken lana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean.
Udal Kultura sailak Udako Argazki Lehiaketara aurten aurkeztutako irudiak ikusgai izango ditu aste honetan. Erakusketa Lobiano Kulturguneko aretoetan eskegita dago eta edizioak bildu dituen 49 irudiak aurkezten ditu; horietatik 28 kameraz hartuak…
Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu datorren asteburuan. Ostegunean, zineklubean, ‘El baño del diablo’ filma ikusi ahal izango dugu, Veronika Franz eta Severin Fiala zuzendarien lana. 120 minutu irauten duen beldurrezko drama da.…
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Olentzero eta Mari Domingiri zuzendutako gutunen lehiaketa antolatu du aurten ere. Ekimen honen helburua gure harreman informaletan euskara erabiltzea da, ahoz zein idatziz, eta Olentzero eta Mari Domingi ikazkin bikote…
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Ermua Antzokiak 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean eskainiko dituen zuzeneko ikuskizunen egitaraua aurkeztu du.
Ermuko Sutegi Antzerki Taldeak Sofocles poeta greziar klasikoaren Antigona lana egokitu du. Juanma Rodríguez herritarrak zuzendutako obra ostiral honetan, abenduak 6, antzeztuko da Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera, eta Ainhoa Carmona, Aitor…
Ermua Antzokiak abenduko zine programazioari hasiera emango dio aste honetan. Aste honetan lau estreinaldi berri proiektatuko ditu. Osteguneko zineklubak Mar Coll zuzendariaren "Salve María" titulua eskainiko du. Amatasunari buruzko thriller…