Imagen
Buscador avanzado [EU]
Urrian hasi ziren Ermuko Udal Liburutegiak antolatutako helduentzako bi irakurketa-klubak, bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz, hilabete honetan amaitutzat emango dira.
Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikasleriari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko elkartze hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna…
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzak 13- ekainaren 23ra arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
Hileko lehen asteburuero egin ohi bezala, biharko maitzaren 4ko larunbatean, Liburutegiak hileko “Arratsaldean kontu kontari” saioa egingo du eta ipuin kontalarien denboraldiak aurrera jarraituko du.
Hilabete honetako saioaren izenburua “Izena duen…
Ermuko Udal Liburutegiak, bere erabiltzaileen formakuntza kritikoa garatzeko asmotan herritarren parte-hartzearen inguruko liburu, ikusentzunezko eta web loturak batzen dituen gida argitaratu du.
Gidak irakurgaiak aukeratzen laguntzea, guztien…
Duela 10 egun ludoteka mugikorra eta joku tradizionalen mailegua jarri zen martxan Liburutegian eta geroztik eskuragarri dauden 55 jokuetatik 51 mailegatu dira. Jokuak hiru kategoriatan banatzen dira: mahai-jokoak, garapen kognitiborako jokoak eta,…
UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega…
Aurreko astean Ermuko Udal Liburutegiak martxan jarritako ingeles eta frantsesezko mintzapraktika taldeetako plaza guztiak beteta daude. 80 pertsonek hartuko dute parte (64 ingelesez eta 16 frantsesez) eta beste batzuk itxaron zerrendan daude.
UPV/…
Udal Liburutegiak UPV/EHU eta Auzopolis - Denboraren Bakuarekin elkarlanean antolatutako atzerriko hizkuntzatan mintzapraktika egiteko –ingelesez eta frantsesez- ekimenak babes eta harrera oso sendoa izan du. Mintzapraktika taldeetan jarduteko ehun…
Udal Liburutegiak UPV/EHU eta Auzopolis - Denboraren Bakuarekin elkarlanean antolatutako ingeleseko mintzapraktika taldeentzako ordu eskaintza gehitu egin da. Astearteetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara Liburutegian bilduko den taldeaz gain,…
Ermuko udal Liburutegiak ekintza berri batean izena emateko epea zabaldu du: atzerriko mintza-praktika taldeak. Bi talde desberdin eskeiniko ditu: ingelesa eta frantsesa praktikatzeko. Taldeak osatzeko gutxieneko kopurua 5 pertsonakoa izango da eta…
Ermuko Saharaui Herriaren Lagunak-Amigas y Amigos del Pueblo Saharaui “HAGUNIA” Elkarteak Udalari “El oasis de la memoria” ikerketa lana dohaintzan eman dio Udal Liburutegirako. Lan honetan Carlos M. Beristain egileak memoria historikoa eta giza-…
Ermuko Udal Liburuategiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
Kultura zinegotzigoak, udal liburutegiaren bitartez, ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIX. edizioa deitu eta zabaldu du. Oinarri orokorrek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia…
Martxoak 8aren -Emakumearen Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.
Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz…
Ermuko udal Liburutegiak heriotza eta dolua umeekin lantzeko heziketa tresnak eta baliabideak eskainiko dituen tailerra antolatu du. Tailerra guraso eta irakasleentzat pentsatuta dago. Tailerra Txabi Arnal idazle ermuarrak dinamizatuko du. Tailerra…
Hileko lehen asteburuero egin ohi bezala, biharko martxoaren 2ko larunbatean, Liburutegiak hileko “Arratsaldean kontu kontari” saioa egingo du eta ipuinkontalarien denboraldia aurrera jarraituko du.
Hilabete honetako saioaren izenburua "Hemengoak…
Txabi Arnal idazle ermuarrak Udal Liburutegiak umeekin heriotzaz mintzatzeko baliabide moduan argitaratutako Irakurketa Gida berri honen hitzaurrea eta liburuen aukeraketa egin ditu.
Udal liburutegiak Irakurlearen Eguna ospatzen du hileko 23an duela 7 urtetik ona. Ekimen hau liburuen mailegua sustatu, liburutegiko liburuak maileguan eramaten dituzten pertsonak saritu eta liburutegiko zeregina eta zerbitzuak agerian jartzeko…
Gaurtik aurrera Udal Liburutegiak “Ermua, Eibar eta Elgoibarko trenbidearen 125. urteurrena”, liburua banatuko du doan. Liburu hau Jesús Gutierrez eibartar historialariaren ikerketa baten emaitza da, eta bertan bi errailen iristetik trenaren…