Imagen
Buscador avanzado [EU]
Udal liburutegiak Hans Christian Andersen idazle danimarkar famatuaren lanak bildu eta erakusketa antolatu du. Bildumari ondokoa titulua jarri izan zaio: ‘Behin batean… Hans Christian Andersenen ipuinak’. Andersen autore oparo eta famatuari…
Udal liburutegiak eskulanen tailerra antolatu du biharko larunbat arratsalderako, etengabe zerbitzu dinamizatzeko jarraitzen duen dinamikaren barne. Tailer horretan ‘Aitaren egunerako opariak’ prestatzeko eta aurkezteko moduak landu eta irakatsiko…
Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XII. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bia aukera…
Hogei bat gazte bildu zen larunbat honetan, udal liburutegiak antolatutako ‘Arratsaldez kontu-kontari’ ekimenaren saioan.
Udal liburutegiak logotipo berria aukeratu du. Lehiaketako irabazlea Joana Fernández Sánchez ermuar gaztea da, epaimahaiak atzo arratsaldean ezagutarazi zuenez. Irabazleak 18 urte ditu eta Gasteizko Arte eta Diseinu Eskolako ikaslea da. Saridunak ‘…
Udal liburutegiak ‘irakurlearen eguna’ deritzan figura ezarriko du, irakur zaletasuna eta bertako mailegu zerbitzua sustatzen jarraitzeko. Hilabete honetatik bertatik, hileko 23. eguna ‘irakurlearen eguna’ izango da Ermuko udal liburutegian. Hogeita…
Udal liburutegia Inauteri jaiak sustatzeko buru-belarri lanean dihardu otsaila osoan zehar. Hilabete hasieratik bere aretoko toki ikasterrazean stand bat jarri zuen, mozorro, maskara, makillaje eta osagarriei buruzko argitalpen eta liburuekin,…
8 urtetik 11ra bitarteko hamalau neskatilek hartu zuten parte aurreko larunbatean ‘makilla zaitez liburutegian’ izeneko jardueran. Gazteek makillaje dibertigarri eta originalak pintatu zituzten, ziur aski hastear ditugun inauteri jaietan jantziko…
Hogeita hamar bat umek parte hartu zuten pasa zen larunbatean udal liburutegiko haurren gelan eginiko ipuin kontalariaren azken saioan. Gela entzulez lepo zegoen, Maite Franco kontalariak bere saioa hasi aurretik. Dagoeneko bi saio egin dira eta…
Udal liburutegiak ‘Kontu kontari’ lemapean aurtengo ikasturterako antolatu duen ekimenak aurrera jarraituko du eta hilabete honetako saioa datorren larunbatean –otsailaren 4an- egingo da. Proiektuaren xede nagusia literatura haur eta gazteengana…
Irakurleek eta, oro har, udal liburutegiko erabiltzaile eta herritarrek neguko libururik onena hautatuko dute, lehiaketa eta bozka bidez. Aurreko hilabetean liburutegiak kaleratutako azken irakurketa gidan gomendatutakoen artetik bat aurkeztu…
Udal Pintura Eskolako ikasle gazteek aurtengo ikasturteko lehen hiruhileko amaitu berrian pintatu dituzten lanak bildu eta ikusgai jarriko dira gaur arratsaldetik aurrera. Erakusketan eskolako haurrek pintatutako taulatxoak ikus daitezke, horien…
Udal liburutegiak lehiaketa deitu du zerbitzuaren irudi berria irudikatuko duen diseinu grafiko edo logotipoa aukeratzeko asmoz. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eskudirutan. Epaimahaiak kontutan hartuko dituen irizpideen artean proposamen…
‘Udal liburutegiak irakur zaletasuna sustatu eta bultzatzeko kanpainaren barne proposamen berri bat egin du aurtengorako. Proposamen horri, ‘Arratsaldean kontu-kontari’ titulua jarri dio, ikasturtean zehar hileko lehen larunbatean kontu kontalarien…
Udal liburutegiak eguberri eta urte berri oporretara begira irakurketarako gida original bat kaleratu du. Argitalpena Gabon zuhaitz bat da, koloretakoa eta irudiaren neurrira moztu edo trokelaturik dagoena. Honen barnean, irakurtzeko edo oparitzeko…
Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean,…
Datorren astea berezia izango denez gero, udal liburutegiak egutegia egokituko du. Hortaz, abenduaren 3tik (larunbata) 11ra (igandea) udal liburutegia zabalik egondo da, egunero. Erabiltzaile guztiak zerbitzua erabili ahal izango dute 10etatik…
Udal liburutegiak aldaketak egin ditu bere instalakuntzetan, herritarrei arreta zuzenagoa eskaini ahal izateko xedez. Aldaketak instalakuntza osoan eragina izango badute ere, batez ere hiru zonaldeetan jardun izan da. Horietako lehena, materiala…
Ermuko udal liburutegiak ‘Irakurzaletasuna dinamizatzeko 2005eko kanpainaren’ estatuko lehenengo saria jaso du. Kanpaina deialdia Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak egin dute elkarrekin. Saria 15.000 euro dira,…
‘On Kixote’ren laugarren mendeurrenari atxikita udal liburutegiak antolatutako argazki lehiaketa Koldo Vázquez Viguera bilbotarrak eskuratu du. Epaimahaiaren ustez honek aurkeztutako ‘Amaginarrebakide’ argazkia izan da onena eta horregatik eman…