2025erako zure lehentasunak eta proposamenak zehazten lagunduko diguzu?

Ermuko Udalak aurten ere erakundeko Aurrekontuak osatzeko herritarren parte-hartze prozesuari hasiera emango dio. Datorren astelehenetik aurrera, irailak 23, eta bi astez, Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek 2025eko Udal Aurrekontuak osatzeko lehentasunak eta proposamenak zehaztu ahal izango dituzte. Horrela, Udalak hobeto ezagutuko ditu herritarrentzat garrantzitsuenak diren esparruak, Ermua inklusiboagoa, erresilienteagoa eta jasangarriagoa eraikitzen jarraitzeko.
Aurreko urteetan bezala, eta herritar guztien parte-hartzea errazteko, proposamenak Ermuko Udalari helarazteko hainbat bide aurreikusi dira:
- Irailaren 23tik urriaren 6ra bitartean aktibo egongo den online galdetegia betez.
- Herriko etxe guztietara banatuko den papereko galde-sorta beteta, eta puntu hauetan jarri diren postontzietan entregatuta:
- Abiapuntu, Lobiano Kultur Gunea eta Miguel Angel Blanco Udal kiroldegian prestatutako hautestontzietan.
- Herriko hainbat tokitan jarri diren postontzietan:
- Bizkaia etorbidea, 5 - Akerlei
- Gipuzkoa etorbidea, 36 - Miguel de Unamuno Gizarte Etxea
- Goienkale kalea - Valerio plaza
- Zubiaurre kalea, 24
- Zerukoa kalea 2, 9
- San Pelaio kalea - Eroskiko sarrera
- Zearkale kalea, 17
- Ongarai kalea - Martin tabernako pasabidea
Ideiak bildu ondoren, ekarpen guztien balorazio teknikoa egingo da haien bideragarritasuna aztertzeko, eta Udal Gobernuak erabakiko du 2025eko Aurrekontuan sartuko diren, ezetsi egingo diren edo beste azterlan batzuen zain edo etorkizuneko jarduketetarako utziko diren.