Herritarrentzako inkesta: : Eloge zigilua berritzeko ebaluazioari buruzko inkesta

Galdetegi hau udalerrien tokiko demokrazia maila ebaluatzeko tresna modura sortu da. Tokiko mailan, Berrikuntzaren eta Gobernantza Onaren Europako Zigilua lortzeko, Udala hautagai gisa aurkeztuko den prozesuaren barruan kokatzen da inkesta hau.

Ikuspegi zabala jasotzeko, hiru inkesta ezberdin beteko dira: lehena, udalerrian bizi diren herritarrek betetzekoa da; bigarrena, hautetsiek; eta, hirugarrena, udal langileek. Azterketaren emaitzak oinarri gisa erabiliko dira tokiko demokrazia nola garatzen jarrai daitekeen kontuan hartzeko.

Udalak gauzatzen dituen udal politika eta zerbitzuei buruz zer iritzi duzun jakin nahiko genuke.

Parte hartzea borondatezkoa da, eta emango duzun informazio guztia modu anonimoan erabiliko da, hau da, erantzun indibidualak ezingo dira identifikatu. Prozesua amaitutakoan, udalaren webgunean argitaratuko dira emaitzak.