Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko
Epe honetan, Ermuan bizi direnek Hautesle Erroldan agertzen direla eta beren datuak zuzenak direla egiaztatu ahal izango dute. Azken hauteskundeetatik hona helbidea aldatu dutenentzat, 18 urte bete dituztenentzat edo erroldako inskripzioan eragina izan dezakeen beste egoeraren batean daudenentzat bereziki garrantzitsua da egiaztapen hori egitea.
Zergatik da garrantzitsua Hautesle Errolda egiaztatzea?
Hautesle Erroldan behar bezala agertzea ezinbestekoa da botoa emateko eskubidea gauzatu ahal izateko. Horregatik, garrantzitsua da erroldan agertzen garela eta gure datu pertsonalak zuzenak direla egiaztatzea, ezarritako epearen barruan egon daitezkeen akatsak zuzendu ahal izateko.
Hautesle Erroldan botoa emateko baldintzak betetzen dituzten pertsonen datuak jasotzen dira, eta hauteskunde-ataletan antolatzen dira. Horrela, hautesle bakoitzari dagokion hauteslekua eta mahaia esleitzen zaizkio.
Nola kontsulta daiteke Hautesle Errolda?
Hautesle Errolda bi modutan kontsulta daiteke:
- Aurrez aurre: Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.
- Internet bidez: Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) webgunean, ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
Erroldako datuak zuzenak badira, kontsultaren bidez botoa ematea dagokizun hauteslekua eta hauteskunde-mahaia zein diren jakin ahal izango duzu. Kontsulta egiteko inprimakia urriaren 19ko 24:00ak arte egongo da erabilgarri.
Zer egin behar dut Hautesle Erroldan agertzen ez banaiz edo akatsen bat badago nire datuetan?
Hautesle Erroldan agertzen ez bazara edo zure daturen batean akatsen bat antzematen baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Abiapuntun, kontsulta egiteko ezarritako epearen barruan. Udalak Bizkaiko Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzara bideratuko du erreklamazioa, inskripzioa berrikusi eta, hala badagokio, datuak zuzentzeko.
Garrantzitsua da egiaztapen hori ezarritako epearen barruan egitea, botoa ematea zaildu edo eragotzi dezaketen akatsak zuzentzeko.
Informazio gehiago
Hurrengo egunetan, Hauteskude-administrazioak haustekunde-txartela bidaliko digu eta bertan gure azken datu eguneratuak ikusi eta bozketa egiteko dagokigun Hauteskunde sekzioa eta mahaiaren berri jasoko dugu.
Lotutako albisteak
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun
Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean