Mantxibar-Oterreko plan berezia eta Urko mendiko plan berezia. Antolamendu-alternatibak

2026ko urtarrilean eta otsailean Mantxibar-Oterreko eta Urko mendiko plan bereziei buruzko hitzaldi informatiboak antolatu ziren. Jasotako ekarpenekin, plan bakoitzerako dignostikoa eta alternatibei buruzko dokumentuak egin dira.
Plan berezi bakoitzerako proposatutako alternatibak aztertzeko aukera dugu orain, eta, horregatik, bi formulario jartzen ditugu herritarren eskura, proposatutako alternatibei buruzko ekarpenak egiteko.
Gainera, bilera presentzial bat egingo da Lobiano kultur gunean, urriaren 5ean, 18:00etan. Bertan, diagnostiko-dokumentuen edukia eta bi plan berezien alternatibak azalduko dira.
Hona hemen dokumentuak:
- Urko mendiko plan bereziaren diagnostikoa
- Mantxibar-Oterreko plan bereziaren diagnostikoa
- Urko mendiko plan bereziaren alternatibak
- Mantxibar-Oterreko plan bereziaren alternatibak
Parte hartu!
Mantxibar-Oterreko plan berezian eta Urko mendiko plan berezian aurreikustako alternatiben inguruan ekarpenak egitea.
- On line, hurrengo estekan:
- Posta elektroniko honen bidez: ekarpenak@ermua.eus
- Aurrez aurre, Abiapuntun
Ekarpenak egiteko epea: 2026ko urriaren 16ra arte