Fitness

Ikastaroaren deskribapena

Sistema kardiobaskularra hobetu eta gihar sistema bizkortzera zuzenduriko gimnasioko ariketa-programa. Fitnessak makina espezifikoak ditu ariketa eta gihar talde bakoitzerako. Jarduera begirale baten laguntzarekin egiten da, norbanakoari ezaugarri espezifikoei egokitutako ariketa zehatzak planteatuko dituelarik. Kirol entrenamendurako, egoera fisikoa eta sistema kardiobaskular orokorra hobetzeko eta errehabilitazioa/biregokitzapena burutzeko gomendatua.

Ezaugarriak

  • Intentsitate ertaina
  • Kalori-kontsumo ertaina

Esfortzu-maila

  • Kardiobaskularra: ertaina
  • Indarra: ertaina
  • Koordinazioa: ertaina
  • Malgutasuna: ertaina

Ordutegiak eta kuotak

Talde eta egunak Ordutegia Kuotak
Astelehenetik igandera

Astegunetan: 08:00-21:30

Asteburuetan: 09:00-13:30

Abonatuak: 38,10€

Ez abonatuak: 59,15€