Ubicación - Lobiano Kultur Gunea EU
Goienkale kalea, 10
Lobiano ohiko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:00etara

Lobiano Kultur Gunea sorkuntza artistikorako eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko gunea da. 4 solairuko eraikina da, eta bertan bi erakusketa-areto, hainbat dimentsiotako 2 ekitaldi-areto, dantza-entseguetarako areto bat eta antzerki-entseguetarako beste bat, Pinturako Udal Eskolak hartzen duen espazio bat eta ikastaroak eta tailerrak programatzeko beste bat daude. Antzerkia, kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, diaporamak, ikastaroak, tailerrak eta bilerak dira instalazioaren ohiko jarduera.
Gune horietako batzuk kolektiboen bileretarako, tailerretarako edo erakusketetarako erreserbatu daitezke:
Auditorioa

Formatu txikiko kontzertuetarako, hitzaldietarako, jardunaldietarako, antzezlanetarako eta abarretarako prestatutako aretoa, 97 lagunentzako edukierarekin.
Barruko erakusketa gela

Egun, eta Teresa Murga eraikineko obrek irauten duten bitartean, udal liburutegiko azterketa eta kontsulta gunea hartzen du eta ez dago erreserbak egiteko eskuragarri.
Tailerren gela

Erabilera anitzeko gela 10 pertsonentzako edukierarekin.
Ikus-entzunezkoen aretoa

Erabilera anitzeko gela 69 pertsonentzako edukierarekin.
Kanpoko erakusketa aretoa

Egun, eta Teresa Murga eraikineko obrek irauten duten bitartean, udal liburutegiko haurrentzako irakurketa gunea hartzen du eta ez dago erreserbak egiteko eskuragarri.
Antzerki gela

Oholtza eta altzariak dituen gela, 50 pertsonentzat edukierarekin.