Imagen

Andereño (Haurrentzako antzerkia)
Anita Maravillas & Portal 71
Haurrentzako antzerkia
Hasiera data
Larunbata 25 de azaroak 2023 | 17:00
Bukaera data
Larunbata 25 de azaroak 2023 | 17:50
Tokia
Iraupena
50 min.
Prezioa
4€
Gomendatutako adina
5+
- Sortzaile: Miren Larrea
- Zuzendaritza: Iván Alonso
- Antzezleak: Miren Larrea / Maren Basterretxea eta Valentina Raposo
Andereño ausarta, trebea eta atsegina da. Gai da haurren gaitasunak ikusteko, guzti-guztienak. Andereñok eta umeek eskola eder bat eraiki dute basoan, animalia guztientzako lekua duen eskola bat. Andereñok gehien maite duen hitza askatasuna da, eta, horregatik, bere ikasleak askatasunez haztea nahi du. Zoritxarrez, nagusiek gerra bat hasiko dute, eta, ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute gogo biziz amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikia. Istorio hau libre eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Bertan, andereño ausart haien hitzak bildu dira, belarrira honako hau xuxurlatzen digutenak: libre izateko lehen baldintza saiatzea da.