Barrez lehertzen. Umore tailerra ikuspegi feministatik

Tailerra
Hasiera data
Ostirala 21 de apirilak 2023 | 10:00
Bukaera data
Larunbata 22 de apirilak 2023 | 14:00
Iraupena

8 h

Modalitatea
Zuzenekoa

Emakume hori barrez ari da beti. Ez da arduratsua izango.

Emakume horrek ez du inoiz barre egiten. Amargatuta egongo da.

Emakume horrek guztiarekin egiten du barre. Tuntun samarra izango da.

Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten. Handiustea izango da.

Emakume horrek graziosa dela uste du. Emakumeak ez dira umoregile onak.

Gustoko dut emakume horren umorea. Ez du emakumea ematen.

Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak... ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu.

Apirilak 21 eta 22 ostirala eta larunbata 10:00-14:00 etara

 

Tokia: Emakumeen Topalekua