
Emozio festa!
80 min.
6€
- Egileak: Ene Kantak
- Zuzendaria: Urko Oskoz
- Antzezleak: Oiane Yarza, Urko Oskoz, Xabi Akerreta, Uxue Rodríguez eta Aitziber Fernández
Eneko eta Nerea abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, haien gelan, eskolako lehenengo eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna… Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.
Eszenatokia, gure gela bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen dantzak, irriak, bihurrikeriak.
Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon. Gozatu, dantzatu, irri egin eta asko ikasi Ene kantak-‐en ikuskizun paregabe honekin.
Web ofiziala: https://enekantak.org/