Imagen
Janus Lester
Kontzertua
Hasiera data
Ostirala 24 de apirilak 2026 | 20:30
Bukaera data
Ostirala 24 de apirilak 2026 | 21:30
Tokia
Prezioa
15€
Janus Lesterek bere bigarren diskoa, Lore, aurkeztuko du Ermua Antzokian, Euskal Herriko agertoki onenetara eramaten ari den bira luze baten barruan. Askotan zaila izaten da asmatzea lore bat loratzeko zer falta den; ura edo argia etor dakiguke lehenengo burura, baina beste mila faktore ere izan daitezke tartean, hala nola airea, kokalekua edo lurra. Disko berri baten loratzea ere horrelakoa izaten da maiz, galderaz eta zalantzaz beteriko bide bat.
Janus Lesterren webgune ofiziala