
Mice + Kokein (Kontzertua)
Kontzertua
Hasiera data
Ostirala 03 de azaroak 2023 | 20:30
Bukaera data
Ostirala 03 de azaroak 2023 | 22:30
Tokia
Iraupena
120 min.
Prezioa
12€
Miren Narbaizak 2017an sortu zuen MICE proiektu hau musikaren bideetan sakontzen eta ikasten jarraitu asmoz. ‘MICE’ (2017) eta ‘Zilar Printzak’ (2019) argitalpenen ondotik Lautada (2022) aurkeztu du. Lan erneago bat, presenteago bat, konposizoan zein produkzioan. Nabari daiteke esperimentaziorako eta jolaserako nahi bat, dela atmosfera berrien bilaketan, dela tenpoetan, espazio sonoroetan zein ahotsetan. Laudata espazioa eta denborarekin elkarrizketa bat da.
1999az geroztik ari da Kokein musikaren munduan eta kaleratutako euren azken lanean, ATOMIKA, taldea inoiz baino dantzagarriago ageri da. Honi guztiari taldeak zuzenean duen indarra eta sentiberatasuna gehitu behar zaio beraien emanaldiei. Eztanda badator!