
Prima facie
95 min.
15€
- Egilea: Suzie Miller
- Zuzendaria: Juan Carlos Fisher
Tess bere karrerako unerik gorenean dago. Herrialdeko abokaturik arrakastatsuenetako bat da, eta ohituta dago esku artean dituen auzi guztiak irabazten. Baina gertaera lazgarri batek bizitza aldaraziko dio betiko. Eta maite duen guztiari aurre egin beharko dio, justiziaren bila.
Bizi-bizia eta zirikatzailea da Prima Facie, hainbat sari irabazi dituen Suzie Milerren antzezlana. Sarrera guztiak agortu zituen iaz Londresko West End antzokian, eta «obra berririk onenaren» zein «emakumezko aktorerik onenaren» sariak irabazi berri ditu Britainia Handiko antzerkiaren Olivier Sarietan. Orain, Broadwayn ere antzeko sariak irabazteko prest dago.
Ekoizpen berri hau gaur egungo ospetsuenetako bat izango du protagonista: Vicky Luengo.
Informazio gehiago: https://www.ptcteatro.com/prima-facie