La reina del Arga

Estefanía de Paz Asín
Antzerkia
Hasiera data
Ostirala 07 de martxoak 2025 | 20:30
Bukaera data
Ostirala 07 de martxoak 2025 | 21:25
Iraupena

55 min.

Prezioa

10€

  • Egilea eta zuzendaria / Autora y directora: Estefanía de Paz Asín

Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini.

1853an Iruñean jaiotako emakume paregabea izan zen, funanbulista, artista, ausarta eta arriskuak hartzeko prest; unama baten gainetik, Europako hiri askotako leku enblematikoak zeharkatu zituen. 1921ean bere sorterrian zendu zen. Aipatua ezaguna baino, anekdota eta ahozko tradizioaren lagun, hainbat belaunalditan zehar haren izen handia iritsi zaigu, baita haren balentriak erakusten dituen dokumentazio zenbait ere.

Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko.

La reina del Arga antzezlanaren web ofiziala

Bideoak

URL de Video remoto