Semaforoa

Logela Multimedia
Haurrentzako antzerkia
Hasiera data
Larunbata 27 de abenduak 2025 | 17:00
Bukaera data
Larunbata 27 de abenduak 2025 | 17:55
Iraupena

55 min.

Prezioa

4€

Gomendatutako adina
5+
  • Egilea: Logela Multimedia
  • Zuzendaritza: Sonia Villamor
  • Antzezleak: Eneritz García  eta Unai Eleizalde
     

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala  semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin. 

“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

Informazio gehiago.