Upcycling & Joskintza Tailerra (11 saio)
Doan
Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek joskintzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte eta josteko makina erabiltzen ikasiko dute. Horrez gain, jada erabiltzen ez dituzten jantziak berrerabiltzeko teknika desberdinak ikasi ahal izango dituzte. Upcyclingaren bidez, arropa horiek eraldatu ahalko dituzte, bizitza berri bat edo bestelako erabilgarritasun bat emateko.
Jarduerak gazteen arteko topagune ere izan nahi du, non, ikasteaz gain, parte-hartzaileek aukera izango duten interesak eta esperientziak partekatzeko, beste gazte batzuekin harremantzeko eta, azken finean, jende berria ezagutzeko, giro atsegin eta lasai batean.
Ikastaroa bereziki joskintzarekiko, modarekiko edo sormenarekiko interesa dutenentzat pentsatuta dago, baita trebetasun berri bat ikasi edo hobby berri bat ikasi nahi dutenentzat ere aukera ona izan daiteke. Era berean, gazteen eta etxeko beste belaunaldi batzuetako senideen artean ezagutzak eta zaletasunak trukatzea erraztu dezakeen jarduera izan daiteke.
2010 eta 2014 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzendua.
Saioak
- Urria: 7, 14, 21 eta 28
- Azaroa: 4, 11, 18 eta 25
- Abendua: 2, 9 eta 16
Ordutegia
17:30etik 19:00etara, Gaztegunean, Udal Liburutegiko hirugarren solairuan