Herritarrenganako balioak

 
 

Eraginkortasuna

  • Lanak modu konprometitu eta arduratsuan egiten ditut, epeak emaitza eraginkorrekin betez. KONPROMISOA
  • Prozedurak eta izapideak sinplifikatu nahi ditut, karga burokratikoak ezabatzeko eta herritarrei kudeaketak arintzeko. DESBUROKRATIZAZIOA
  • Ekimena, berrikuntza eta sormena sustatzen ditut zerbitzurik onenak emateko, eta egoera bakoitzean planteatzen dut ea erabiltzen ari garena baino modu hobeagorik dagoen guzak hobeto ekiteko BERRIKUNTZA
  • Ezagutza eta baliabide pertsonalak beharretara egokitzen ditut, herritarrei zerbitzu hobea emateko. ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

Berdintasuna

  • Modu proaktiboan jarduten dut pertsona guztiek baliabide eta zerbitzuetara berdintasunezko sarbidea dutela, eta jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal edo sozialengatik bereizkeriarik egiten ez dela bermatzeko.
  • Neurriak hartzen ditut herritarrekiko arreta eta komunikazioa Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik berak eskatzen duen hizkuntzan egin dadin.
  • Jokabide duina dut eta adeitasunez, edukazioz eta pazientziaz tratatzen ditut herritarrak, laguntza eta informazio eraginkorra eta erabilgarria emateko interesa erakutsiz.
  • Irizpide teknikoetan oinarritzen ditut nire erabakiak edo proposamenak, izapide eta kudeaketa guztiei tratu berdina emanez eta ezein erakunde pribatu edo norbanakori lehentasunik eman gabe.  

Herritarren parte-hartzea

  • Zerbitzuen ebaluazioa egitean eta zerbitzu berriak abian jartzean herritarren iritzia sartzen dut (inkestak, lantaldeak, etab.).
  • Erantzun argia eta arina ematen diet herritarrengandik iristen zaizkidan galdera, kexa eta iradokizunei.
  • Parte hartzeko eta entzuteko guneak sortzen ditut, herritarren proposamen, kexa edo iradokizunak ebaztean beraiek subjektu aktibo izan daitezen.
  • Proiektu bat diseinatzerakoan zuzenean edo zeharka ukitutako pertsonei eta kolektiboei kontsulta egiten diet.

 

Elkartasuna

  • Tramiteak egiteko edo udal-zerbitzuak eskuratzeko orduan herritarrek dituzten beharrizan edo muga funtzionalez jabetzen naiz, eta laguntza eta bitartekoak jartzen dizkiet, aurki ditzaketen zailtasunak gaindi ditzaten.
  • Herritarren arazoei edo eskaerei erantzuteko, neure administrazio-unitatetik haratago inplikatzen naiz, pertsonaren ikuspegi integralarekin lan eginez eta zeharka jardunez.
  • Modu proaktiboan jarduten dut eta arlo edo sail bakoitzarentzat propio diren neurriak hartzen ditut, eskaintzen ditugun zerbitzu edo programetarako sarbidean gizarte-bazterketa saihesteko.
  • Kolektibo zaurgarrientzako diren prestazio edo programak baloratzea ahalbidetzen diguten datuak eta adierazleak erabiltzen ditut, bazterketa saihesteko.

Gardentasuna

  • Aldian-aldian kontuak ematen ditut, eta une oro, arrazoituta, justifikatzen ditut hartutako erabakiak, erabilitako baliabideak eta gerta litezkeen desbideratzeak edo ez-betetzeak.
  • Herritarrei informazioa ematen diet antolakundearen helburuei, inbertsioei eta udal-gastuari buruz, bai eta egiten den lanari eta lortzen diren emaitzei buruz ere.
  • Informazio publikoa idaztean, edukia erraz ulertzea lehenesten dut, hizkera erraza eta idazkera eskuragarria erabiliz, eta informazioa prestatzean berori jasotzen duen kolektiboaren ezaugarriak hartzen ditut kontutan.
  • Erraz sartzen naiz informaziora, izapideetara, eta bidezko interesa duten beste alderdi batzuei ere sartzea errazten diet.

 

 

Justizia

  • Modu zuzen eta bidezkoan erabakiak hartu eta jokatzen dut, betiere herritarren interesak kontuan hartuta, kanpoko zein barneko edozein eragileri bidezko eta arrazoizko tratua emanez.
  • Protokoloak, prozedurak eta abar arautzen eta ezartzen ditut, logika bat aplikatzeko eta pertsona ororekiko erreferentzia-esparru berdina izateko.
  • Behar bezala eta hizkera ulergarrian arrazoitzen dut edozein proposamen, txosten edo erabakiren oinarri diren arrazoiak.
  • Pertsona ororentzat eskuragarri izango den komunikazio-prozedura oso argia ezartzen dut. INFORMAZIOAREN DEMOKRATIZAZIOA.

Publikoa dena

  • Nire ardurapean dudan edo eskura dudan informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzen dut, eta hori bermatzeko moduan kudeatzen dut informazioa. Erakundeko kide izateagatik eskura dudan informazioa ez dut ez neure onurarako, ez beste pertsona edo erakunde batzuen onurarako inola ere erabiltzen.
  • Erabilera pertsonal edo pribatuetarako baliabide publikoak erabiltzea saihesten dut. Garatzen ditudan erabaki eta jarduketetan ondasun komuna gailentzen da nire interes pertsonal, politiko edo departamentukoen gainetik, administrazio-izapide bat arintzean edo suntsiaraztean zuzeneko edo zeharkako eragina duen edozein ekintza edo ez-egite saihestuz, berori arrazoitzen duen arrazoi objektiborik gabe, hori beste edozein kargu edo enplegatu publikoren edo hurbileko familia- edo gizarte-ingurunearen mesederako denean, edo hirugarrenei kalte egiten dienean.
  • Ez dut norberaren edota sailaren beharretan oinarritutako baloraziorik egin nahi, eta interes orokorrari edo guztion mesedeari begiratzen diot.
  • Herritarren premiei erantzuteko lan egiten dut, eta errespetuz eta zuzentasunez erantzuten diet.