Imagen
Liburutegiaren jarduerak
"Entre líneas y emociones" adimen emozionaleko irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/24
- Jardueraren izena: Adimen emozionaleko irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Garapen pertsonalean interesa duten pertsonen artean hausnarketak eta esperientziak partekatzeko topagunea da. Saioek tailer praktiko bat dute, 9: 30etik 10: 30era, eta solasaldi bat, 10: 30etik 11: 30era. Bertan, irakurritako liburuari, egileari eta bizitzaren alderdi guztietan duen aplikazioari buruz hitz egiten da. Jarduera Lobiano Kultur Gunean egingo da. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da. Izena emateko epea zabalik irailaren 2tik. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
- Datak eta irakurketak:
- Urriaren 24an - De la autoestima al egoísmo / Jorge Bucay
- Azaroaren 28an - El método para vivir sin miedo / Rafael Santandreu
- Abenduaren 19an - Tú eres tu lugar seguro / María Esclapez
- Otsailaren 20an - Nada es tan terrible / Rafael Santandreu
- Martxoaren 20an - Somos lo que hablamos / Luis Rojas Marcos
- Apirilaren 10ean - Grandes herramientas para pequeños guerreros / Sofía Gil, Andreu Llinás
- Maiatzaren 22an - Quiero aprender cómo funciona mi cerebro emocional / Iván Ballesteros
- Jardueraren helburuak: Garapen pertsonaleko liburuen irakurketa sustatzea (psikologia, autolaguntza, adimen emozionala...). Topagune izatea psikologiaren arlo honetan interesa duten pertsonen artean hausnarketak eta esperientziak partekatzeko. Ongizate emozionalean laguntzea, parte-hartzaileei eguneroko bizitzarako estrategiak emanez. Psikologiako liburuen aukeraketan parte hartu nahi duten pertsonak orientatzea, beren interesen eta kezken arabera.
Imagen

"Le salon des mots" frantseseko irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/4
- Jardueraren izena: Frantseseko irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik ekainera (bi hilean behin)
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Bi hilean behin irakurgaiak frantsesez komentatzeko elkartzen diren pertsonen batzarra. Saioak ostiraletan izaten dira, 19:00etatik 20:30era, urritik ekainera. Irakurri eta komentatzen diren liburuak Udal Liburutegiak lortzen ditu.
- Saioak:
- Urriaren 4an - L´Élégance du hérisson / Muriel Barbery
- Abenduaren 13an - Bonjour tristesse / Françoise Sagan
- Otsailaren 7an - En attendant Bojangles / Olivier Bourdeaut
- Apirilaren 4an - La gloire de mon père / Marcel Pagnol
- Ekainaren 6an / Chanson douce / Leila Slimani
- Jardueraren helburuak: Irakurketaz gozatzea eta esperientzia hau giro lasai eta atseginean partekatzea. Frantsesa maila hobetu eta praktikatzeko espazioa eskeintzea.
Imagen

"Gaztetxo letrazale" gaztetxoentzako irakurketa kluba (9-11 urte)
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/16
- Jardueraren izena: Gaztetxoentzako irakurketa kluba 9-11 urte (irakurketa paper formatuan)
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea:
- Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa kluba. Hilean behin biltzen da, asteazken batean, 17:30etik 18:30era, Liburutegian bertan, eta Onintze Goitizek dinamizatzen ditu. Plaza mugatuak dira. Beraz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian.
- Saioak eta irakurketak:
- Urriaren 16an - Bidaia / Francesca Sanna
- Azaroaren 13an - Ur: erori nahi ez zuen euri tanta: ipuina etra antzerkia / Juan Kruz Igerabide
- Abenduaren 18an - Cortocuentos / Borja Crespo
- Otsailaren 12an - Las aventuras de Mortadelo y Filemón (1) / Francisco Ibáñez
- Martxoaren 12an - Printze txikia / Antoine de Saint-Exupery
- Apirilaren 9an - Nire hiriko poemak / Ana Urkiza
- Maiatzaren 14an - Bi sagu poltsikoan / Michel Van Zebren
- Jardueraren helburuak:
- Irakurzaletasuna sustatzea haurtzarotik.
- Irakurketak komentatzeko eta partekatzeko espazio bat eskaintzea.
- Irakurketaz gozatzea ekimen ezberdinen bidez.
Imagen

"Book Club" ingeleseko irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/22
- Jardueraren izena: Ingeleseko irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik ekainera (bi hilean behin)
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Bi hilean behin irakurgaiak komentatzeko elkartzen diren pertsonen batzarra. Saioak astearteetan izaten dira, 19:00etatik 20:30era, urritik ekainera. Lobiano Kultur Gunean. Irakurri eta komentatzen diren liburuak Udal Liburutegiak lortzen ditu. Slawomira Grabowskak dinamizatutako jarduera. Plaza mugatuak dira, beraz izena eman behar da. Izena emateko epea zabalik irailaren 2tik. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
- Saioak:
- Urriaren 22an - Animal Farm / George Orwell
- Abenduaren 2an - Skin Deep / Antonia Lassa
- Otsailaren 18an - Victory City / Salman Rushdie
- Apirilaren 8an - An Equal Music /Vikram Seth
- Ekainaren 3an - The Heart is a Lonely Hunter / Carson McCullers
- Jardueraren helburuak:
- Irakurketaz gozatzea eta esperientzia hau giro lasai eta atseginean partekatzea.
- Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko espazioa eskeintzea.
Imagen

"Digistorioak" gaztetxoentzako irakurketa klub digitala (9-11 urte)
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/5
- Jardueraren izena: Gaztetxoentzako irakurketa klub digitala 9-11 urte
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako irakurketa klub digitala. Partehartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, Liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Fernando Morillo idazleak dinamizatzen du.
- Saioak: Urritik maiatzera, hilean behin, larunbatean 10:30etik 12:00etara Liburutegian bertan.
- Datak:
- urriak 5
- azaroak 16
- abenduak 14
- otsailak 1
- martxoak 8
- apirilak 5
- maiatzak 10
- Izena emateko epea: urriaren 2ra arte. Onartuen zerrenda urriaren 3ean argitaratuko da.
- Jardueraren helburuak: Irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik, sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea.
Imagen

"Un capítulo más" gaztelerako irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/2
- Jardueraren izena: Gaztelerako irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, hileko lehen asteazkenean, 19:00etatik 20:30etara, urritik maiatzera. Taldekideek irakurgaiak erabakitzen dituzte eta Udal Liburutegiak lortzen dizkie. Dinamizatzailea Slawomira Grabowska da. Plaza mugatuak dira, beraz izena eman behar da. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da.
- Izena emateko epea: zabalik irailaren 2tik. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
- Saioak eta irakurketak:
- Urriaren 2an - La bastarda de Estambul / Eli Shafak
- Azaroaren 6an - El rumor de oleaje / Yukio Mishima
- Abenduaren 4an - Lectura fácil / Cristina Morales
- Otsailaren 5ean - El embrujo de Shanghai / Juan Marsé
- Martxoaren 5ean - El corazón es un cazador solitario / Carson McCullers
- Maiatzaren 7an - La vegetariana / Han Kang
- Maiatzaren 21ean - El aliado / Iván Repila
- Jardueraren helburuak: Irakurketaren esperientzia atsegin eta eroso giroan konpartitzea eta gozatzea da.
Imagen

"Viñetas" komikien irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/1
- Jardueraren izena: Komikien irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, asteartean, 19:00etatik 2030era, urritik maiatzera. Irakurgaiak Udal Liburutegiak lortzen dizkie. Dinamizatzailea Kike Infame da. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da.
- Izena emateko epea: zabalik irailaren 2tik. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
- Saioak:
- Urriaren 31an - Blankets / Craig Thompson
- Azaroaren 5ean - Todo bajo el sol / Ana Penyas
- Abenduaren 17an - La bomba / Alcante, Bolleé y Rodier
- Otsailaren 4an - Natasha / Koldo Almandoz y Aritz Trueba
- Martxoaren 4an - Giganta / Nuria Tamarit
- Apirilaren 1ean - Subnormal / Iñaki Zubizarreta
- Maiatzaren 6an - Carta blanca / Jordi Lafebre
Imagen

"Irakurketa gozagarri" euskarako irakurketa kluba
- Jardueraren hasteko data: 2024/10/14
- Jardueraren izena: Euskarako irakurketa kluba
- Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea:
- Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, hileko lehen astelehenean, urritik maiatzera, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Taldekideek irakurgaiak erabakitzen dituzte eta Udal Liburutegiak lortzen dizkie. Dinamizatzailea Alain Agirre idazlea da. Plaza mugatuak dira, beraz izena eman behar da.
- Izena emateko epea: zabalik irailaren 2tik. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
- Saioak eta irakurketak:
- Azaroaren 11an - Oso latza izan da / Xabier
- Azaroaren 18an - Bekatua / Goiatz Landibar Mendiguren
- Abenduaren 9an - Orain hilak ditu / Karmele Jaio
- Otsailaren 10 ean - Lehendakariaren alaba / Iñaki Petxarroman
- Martxoaren 10ean - Maitasun capitala / Karmele Jaio
- Apirilaren 14an - Gezurra berdaderoa / Bertol Arrieta
- Maiatzaren 12an - Kamisoi zuri zetazkoa / Alaine Agirre
- Jardueraren helburuak: Irakurketaren experientzia atsegin eta eroso giroan konpartitzea eta gozatzea da.
Imagen

Imagen

Imagen

"Entre libros" haurrentzako irakurketa kluba gaztelaniaz (4-8 urte)
Imagen

- Jardueraren hasteko data: 2025/02/08
- Jardueraren izena: Entre libros haurrentzako irakurketa kluba gaztelaniaz (4-8 urte)
- Nori zuzenduta: 2017, 2018, 2019, 2020, 2021ean jaioak
- Jardueraren iraupena: Otsailetik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da, haien ama, aita edo tutoreak lagunduta. Azken horrek ere parte hartuko du, familia oso eragile garrantzitsua baita haurraren irakurtzeko ohitura garatzeko. Irakurketa-klub honetan haurrentzako liburuak gomendatuko dira, saio bakoitzeko protagonistak izango direnak. Lau saio izango dira guztira, larunbat eguerdian, 12:15etik 13:15era, Liburutegian bertan.
- Dinamizatzailea: Iraitz Lizarraga.
- Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte. Onartuen zerrenda otsailaren 5ean argitaratuko da.
- Datak:
- Otsailaren 8an
- Martxoaren 8an
- Apirilaren 5ean
- Maiatzaren 10ean
- Jardueraren helburuak: Hainbat dinamika eta jolasen bidez, liburuetara eta liburuon bitartez kontatzen denera hurbilduko gara, eta, irudimenaren bidez, liburuetan dagoena haur bakoitza gustuko, beldurtzen, motibatzen, dibertitzen edo kezkatzen duenarekin erlazionatuko dugu. Horregatik da garrantzitsua bere familia-inguruneko pertsona heldu batek lagunduta jardueran parte hartzea.
"Family Reading Time" haurrentzako irakurketa klub hirueleduna (0-3 urte)
Imagen

- Jardueraren hasteko data: 2025/02/08
- Jardueraren izena: Family Reading Time haurrentzako irakurketa klub hirueleduna (0-3 urte)
- Nori zuzenduta: 2022, 2023, 2024, 2025ean jaioak
- Jardueraren iraupena: Otsailetik maiatzera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeek heldu batekin egongo dira, ama, aita edo tutorea, eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Protagonista liburua da. Lau saio izango dira guztira, larunbat goizean, 11:00etatik 13:00etara Liburutegian bertan.
- Dinamizatzailea: Iraitz Lizarraga.
- Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte. Onartuen zerrenda otsailaren 5ean argitaratuko da.
- Datak:
- Otsailaren 8an
- Martxoaren 8an
- Apirilaren 5ean
- Maiatzaren 10ean
- Jardueraren helburuak:
- Familian irakurketa-une bat partekatzea, haurtzaro goiztiarrean irakurtzeko ohitura sustatzea eta haurrei abestien eta errimen bidez musikarekin lehen harremana ematea dira. Era berean, ekimen honek haurrak aldi berean hiru hizkuntzatara hurbiltzeko balio du: ingelesa, gaztelania eta euskara.
"Liburuez gozatu" haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (6-8 urte)
Imagen

- Jardueraren hasteko data: 2025/02/15
- Jardueraren izena: Liburuez gozatu haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (6-8 urte)
- Nori zuzenduta: 2017, 2018, 2019an jaioak
- Jardueraren iraupena: Otsailetik apirilera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, "Liburuak familian" tailerraren jarraipena da, irakurketaren mundura hurbilduko dena. Saio bakoitza hainbat liburutan oinarrituko da eta parte hartzen duten haurrek kontalari izateko aukera izango dute gainerako parte-hartzaileentzat. Saioetan titulu zehatzak gomendatuko dira. Hiru saio, larunbatetan, 12:15etik 13:15era, liburutegian bertan.
- Dinamizatzailea: Lur Korta.
- Izena emateko epea: otsailaren 11ra arte. Onartuen zerrenda otsailaren 12an argitaratuko da.
- Datak:
- Otsailaren 15ean
- Martxoaren 22an
- Apirilaren 12an
- Jardueraren helburuak: Partehartzaileak liburuek ematen dizkiguten aukera guztiak eta haietaz nola goza dezakegun ezagutuko dute.
"Liburuak familian" haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (3-5 urte)
Imagen

- Jardueraren hasteko data: 2025/02/15
- Jardueraren izena: Liburuak familian haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (3-5 urte)
- Nori zuzenduta: 2020, 2021, 2022an jaioak
- Jardueraren iraupena: Otsailetik apirilera
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: jarduera ludiko eta didaktikoa da, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, haien amarekin, aitarekin edo tutorearekin batera. Liburua da protagonista eta hari nagusia narrazioak, abestiak, jolasak eta poemak izango dira, besteak beste.Hiru saio, larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara, Liburutegian bertan.
- Dinamizatzailea: Lur Korta
- Izena emateko epea: otsailaren 11ra arte. Onartuen zerrenda otsailaren 12an argitaratuko da.
- Datak:
- Otsailaren 15ean
- Martxoaren 22an
- Apirilaren 12an
- Jardueraren helburuak: Umeei laguntzen dieten helduentzat interesgarria izango da liburuak familian irakurtzeko eta gozatzeko moduak ikustea eta entzutea.
"La voz de la poesía" pertsona helduentzako tailerra
Imagen

- Jardueraren hasteko data: 2024/10/5
- Jardueraren izena: Pertsona helduentzako poesia tailerra
- Jardueraren iraupena: De octubre a mayo
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Maite Lorenzo aktoresak dinamizatutako poesia errezitatzeko tailerra. Ordu t'erdiko 12 saio, larunbat goizean, 11:00etatik 12:30era Liburutegian bertan.
- Izena emateko epea: zabalik irailaren 2tik urriaren 2ra arte. Onartuen zerrenda urriaren 3an argitaratuko da.
- Datak:
- Urriaren 5ean eta 26an
- Azaroaren 16an eta 30ean
- Abenduaren 14an eta 21ean
- Otsailaren 1ean eta 22an
- Martxoaren 22an
- Apirilaren 5ean
- Maiatzaren 10ean eta 24an
- Jardueraren helburuak:
- Tailer honetan emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko da ikuspegi berezi bat emanez, beti ere egilearen jatorrizko testua errespetatzen.
"Arratsaldean kontu-kontari" (3-8 urte)
Imagen

- Jardueraren data: 2024-2025
- Jardueraren izena: Arratsaldean kontu-kontari
- Jardueraren iraupena: Ordu bat
- Jardueraren laguntzailea: Ermuko Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena:
- Jarduera hau larunbatean, hilean behin izaten da Lobiano Kulturgunean.
- Saioak 17:30en hasten dira.
- Saioetara joan ahal izateko plaza erreserbatu behar da liburutegian, 943179212 telefonora deituz, whatsappa bidaliz (http://wa.me/34943179212) edo email bat bidaliz biblioteca@udalermua.net umearen izen-abizenak eta adina jarriz.
- Saioak:
- Urriaren 26an: "Ipuinez ipuin".
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Lur Korta.
- Azaroaren 30ean: "Kantu eta kontu".
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Lur Korta.
- Abenduaren 21ean: “Bidaia”.
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Amaia Puin.
- Otsailaren 22an: "Etxe etxetxo, nor bizi da hor?"
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Amaia Puin.
- Martxoaren 22an: "Harri ipuinak"
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Amaia Puin.
- Maiatzaren 10ean: "Ipuinak bor-bor"
- 3 urtetik 8 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Iraitz Lizarraga.
- Urriaren 26an: "Ipuinez ipuin".
- Jardueraren helburuak:
- Irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bitartez suspertzea.
"Story Time" (4-9 urte)
Imagen

- Jardueraren data: 2024-2025
- Jardueraren izena: Story Time
- Jardueraren iraupena: Ordu bat
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena:
- Jarduera hau larunbatean hilean behin izaten da Lobiano Kulturgunean.
- Saioak 17:30ean izaten dira.
- Saioetara joan ahal izateko plaza erreserbatu behar da liburutegian, 943179212 telefonora deituz, whatsappa bidaliz (http://wa.me/34943179212) edo email bat bidaliz biblioteca@udalermua.net umearen izen-abizenak eta adina jarriz.
- Saioak:
- Urriaren 5ean: "Storytelling Hour".
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Annie Funny.
- Azaroaren 2an: "Pumkin Tales".
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Virginia Morriones.
- Abenduaren 7an: “The Old Woman and the Sack of Diamonds”.
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Hannah Berry.
- Otsailaren 1ean: "The Red Thread".
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Virginia Morriones.
- Martxoaren 8an: “Tales of Clever Creatures and Mysterious Monsters”.
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Hannah Berry.
- Apirilaren 5ean: "Stories from the Hearth".
- 4 urtetik 9 urtera bitartekoentzat.
- Ipuinkontalaria: Annie Funny
- Urriaren 5ean: "Storytelling Hour".
- Jardueraren helburuak:
- Irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bitartez suspertzea.
- Ingelesa era ludikoan ikastea.
"Ehuntzen eta hitz egiten" tailerra
- Jardueraren data: 2024/10/08
- Jardueraren izena: ‘Ehuntzen eta hitz egiten’ tailerra
- Jardueraren iraupena: Ordu t'erdi
- Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
- Jardueraren deskribapena: Proposamen nagusia bi taldetan banatzen da: bata 65 urtetik gorakoentzat lehentasunezkoa, goizez egingo dena, eta bestea belaunaldien artekoa, adin desberdinetako parte-hartzaileekin, hilean bi arratsaldez. Kakorratz eta puntu lanetan aditua den pertsona batek dinamizatuko ditu topaketak, baina parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutzarik izatea, ezta materialik ekartzea ere; Udal liburutegiak emango du behar den guztia. Saioetan, pertsona bakoitzak nahi dituen kakorratz edo puntu lanak egingo ditu, eta ikasitakoarekin, etxean jarraitu ahal izango ditu.
- Jardueraren helburuak: Helburua da lan horiek egin ohi dituzten pertsonek edo egiten ikasi nahi dutenek espazio eta momentu horiek partekatzea, elkarren artean harremantzea eta beren interesekoak diren gaurkotasuneko gaiei edo irakurketei buruzko elkarrizketa bultzatzea. Horretarako, dinamizatzaileak eta liburutegiak baliabideak jarriko dituzte haien eskura.
- Datak:
- Goizeko taldea: batez ere 65 urtetik gorakoentzat da, eta adinekoen topaketa-errutinak errazteko eta, horrela, aisialdi-ohitura egonkorrak lortzen laguntzeko pentsatuta dago. Hilean bi asteartetan bilduko da, 9:30etik 11:00etara, eta lehenengo bi saioak urriaren 8an eta 22an izango dira.
- Arratsaldeko taldea: belaunaldien arteko komunikazioa eta elkarrizketa errazteko, eta, horrela, adin desberdineko pertsonen arteko loturak sortzeko pentsatutako taldea da. Gehienez 20 plaza egongo dira: zortzi 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta hamabi 65 urtetik gorakoentzat. Talde hau hilean bitan bilduko da, astelehenetan, 17:30etatik 19:00etara. Lehenengo saioak urriaren 14an eta 28an izango dira.
Imagen
