Liburutegiko gida didaktikoak
Liburutegiak haurrentzako liburuen eta album ilustratuen gida didaktikoak egin ditu, 9 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiak normalean kezkatzen dituzten gai batzuk jorratzeko. Argitalpen horiek, informatzeaz gain, haurrekin egiteko jarduerak proposatzen dituzte, eta gurasoek euren seme-alaben hazte, garapen eta hezitze prozesuan laguntzeko gomendioak jasotzen dituzte. Kasu guztietan euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako liburuak aukeratu dira, Ermuko liburutegian bertan edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste batzuetan eskuragarri daudenak.
Txupetea kendu
Txupetea 2 urte bete baino lehen erabiltzeari uztea gomendatzen da, baina badakigu ez dela lan erraza. Horregatik, liburutegitik gida didaktiko bat sortu dugu, prozesuan laguntzeko xedearekin.
Album ilustratua: Agur, txupetea!
Egilea: Alice Le Hénand
Gomendatutako adina: 2-5 urte
Edoskitzeari utzi
Gida honetan zuen seme-alabari edoskitzeari uztearen prozesua ulertzen eta onartzen eta bide batez bere familiarekin duen lotura indartzen lagunduko dizkion jarduera ezberdinak eskaintzen dizkizuegu.
Album ilustratua: Tititxo
Egilea: Diana Oliver
Gomendatutako adina: 1-4 urte
Higiene ohiturak eskuratu
Irakurketaren eta jolasaren bidez, askoz errazagoa da higiene pertsonaleko errutina bat finkatzea. Gida honetan, zuen seme-alabarekin lantzeko zenbait jarduera eskaintzen dizkizuegu.
Album ilustratua: Irati eta higiene pertsonala
Egilea: J.R. Feijoo
Gomendatutako adina: 2-4 urte
Fardela kendu
Gida honetan galdera eta jarduera sorta bat gomendatzen dizuegu, zuen seme-alabarekin esfinterrak kontrolatzearen eta fardela kentzearen prozesua landu dezazuen.
Album ilustratua: Begiratu dezaket zure pixoihala?
Egilea: Guido van Genechten
Gomendatutako adina: 2-4 urte
Haur osasunari buruzko irakurketa gida
Familiei haurren osasunarekin lotutako baliabideak eskaintzeko asmoz, Ermuko Udal Liburutegiak irakurketa-gida bat argitaratu du, non haur eta gazteei gaixotasunekin edo osasunarekin lotutako egoerak ulertzeko prozesua errazten dieten izenburuak biltzen diren.
Gidan gomendatutako liburu eta album ilustratu guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri daude, eta liburutegian bertan erabiltzen diren koloreen arabera bereizten dira, irakurlearen adinaren arabera: 0-4 urte horiz, 5-7 urte berdez, 8-11 urte gorriz, gazteak urdinez eta helduak laranjaz.

Oheratze ohiturak
Loaren higiene-neurriak sustatzea, erlaxazio momentuak ahalbidetzea eta loa eragozten duten emozio eta beldurren kudeaketarako metodoak eskuratzea dira gida honekin bilatzen diren objektiboak.
Album ilustratua: Begiratu dezaket zure ohean?
Egilea: Guido van Genechten
Gomendatutako adina: 3-5 urte
Lehiakortasuna
Gida honetan errespetua eta hazkuntza kontzientea sustatuz, txikiek nahi dutena lortzen ez duten egoeretan frustrazioa kudeatzen ikas dezaten hainbat tresna aurkezten dizkizuegu.
Album ilustratua: Begiratu dezaket zure ohean?
Egilea: Guido van Genechten
Gomendatutako adina: 3-5 urte
Pazientzia landu
Pazientzia irakurketaren bidez landu dezagun, itxaronaldia indartsu hazteko ezinbestekoa dela erakusten duen liburua irakurriz. Hainbat galdera eta jarduerek zuen seme-alabaren pazientzia eta erlaxazioa garatzen lagunduko dizuete.
Album ilustratua: Gereziondoa
Egilea: Alba Garcia-Puig
Gomendatutako adina: 3-6 urte
Doluaren prozesua
Liburuek doluaren prozesuan eta heriotzaren ulermenean lagungarriak izan daitezke. Horregatik, haur eta gazteei zuzendutako irakurketa-gidarekin batera, txikiei gaira hurbiltzen eta doluaren prozesua modu osasuntsu eta pedagogikoan lantzen lagundu ahal dien gida didaktiko bat partekatzen dizuegu.
Album ilustratua: Oroitzapenen zuhaitza
Egilea: Britta Teckentrup
Gomendatutako adina: 3-6 urte
Neba-arreben arteko harremana
Askotan, neba-arreben artean borrokak eta liskarrak izaten dira. Horregatik, liburu berezi baten bidez, neba-arreben arteko errespetua eta bizikidetza sustatzeko gida bat partekatzen dizuegu.
Album ilustratua: Neba-arrebak!
Egilea: Rocio Bonilla
Gomendutako adina: 4-6 urte
Ohitura txarrak utzi
Hatza sudurrean sartzea eta azazkalak jatea bezalako ohiturak alde batera uztea oso zaila izan daiteke, batez ere urduritasunak eragiten baditu. Aurkeztutako gidak autokontrola eta erlaxazioa lantzeko galderak eta jarduerak eskaintzen ditu.
Album ilustratua: Hatza eta sudurra
Egilea: Paula Merlán
Gomendatutako adina: 5-7 urte
Ahalegintzen ikasi
Gure seme-alabei autonomia, ahaleginaren balioa, frustrazioarekiko tolerantzia eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatzeko behar adina estimulu emateko irakurketa gida didaktikoa.
Album ilustratua: Ez dakit marrazten
Egilea: Eider Eibar
Gomendatutako adina: 5-7 urte
Aspertzen ikasi
Gida honekin proposatzen den irakurketa hezitzailearen bidez, asperduraren onurez eta gainestimulazioaren eragozpenez jabetzen, astialdiaz gozatzen ikasten eta sormena garatzen lagunduko diozue zuen seme-alabari.
Album ilustratua: Aspertuta, Minimoni?
Egilea: Rocio Bonilla
Gomendatutako adina: 5-7 urte
Yoga
Nork bere burua ezagutzea eta onartzea, lasaitzen ikastea, eta errespetua eta komunikazioa indartzea dira yogaren onuretako batzuk. Liburu honen irakurketa kontzienteak eta aurkezten dizkizuegun jarduerek yoga sakon ezagutzen lagunduko dizuete.
Album ilustratua: Guruyi: yogaren inguruan abentura bat
Egilea: Jon Lorente
Gomendatutako adina: 6-9 urte
Eskola jazarpena
Harreman toxikoak identifikatzea eta jazarpen-egoerei aurre egitea oso zaila izan daiteke. Hori dela eta, zuen seme-alabak ikaskuntza-prozesu honetan laguntzeko hainbat jarduera dituen gida hau eskaintzen dizuegu.
Album ilustratua: Gaur ez zara jolastuko
Egilea: Pilar Serrano
Gomendatutako adina: 7-9 urte