Gaztetan ehiztaria izan ondoren, zahartutakoan, argazkilari bihurtutako aitonaren eta bilobaren istorio da hau, xume bezain dotore kontatuta. Basoak eta bertako bizitzak erakarrita, aitonaren eskutik naturaren lilura ezagutuko du neskatxak. Informazio gehiago
Hileko nobedadeak


Istorio honetako protagonistak gauero bere ohe azpiko maitagarriarekin hitz egiten du. Gau baten berak esaten dio gaixorik dagoela eta etxeko eta lorategiko pertsonei laguntzeko bere lanean ordezkatzea eskatzen dio. Hurrengo egunean, berak emango dio jaten mahai azpiko munstroari, armairuko itzalarentzat kapa magikoa lortu behar du, basoko erregearentzat jauregia eraiki... Informazio gehiago

Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren.. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien... Informazio gehiago

Batzuetan bizitzari aurrez aurre begiratzen diogu, eta beste batzuetan zeharka. Batzuetan leihotik begiratzen diogu, balkoitik edo eguzkitako betaurreko handi batzuen atzetik, ongi babesturik. Batzuetan gorriak ikusten ditugu bizitzan, baita beltzak ere, eta badira egunak bizitza arrosa kolorekoa ikusten duguna.

Xuban txikiak kontakizun berria aurkezten digu. Oraingoan, gauza baliotsuei buruzko hausnarketa polit eta baliagarri bat partekatzera dator; behin gureak direnean, giltzapetuta gelditzen dira gauza baliotsuak... Naturan, aldiz, kontrakoa gertatzen dela bururatzen zaio Xubani. Informazio gehiago

Zeure buruari behin baino gehiagotan esango zenion, beharbada, “…. ez dakit marrazten!”. Horixe bera gertatzen zaio istorio honetako protagonistari. Hartu arkatza eskuan eta hasi jolasean… ikusiko duzu zer gertatzen den! Informazio gehiago

Grimm anaien ipuina. Asto-arrantzak, txakur-zaunkak, katu-marrakak eta hegazti-kantuak entzuten dira ipuin ezagun honetan. Musika-laukote bat, Bremendik, mundu guztiarentzat. Informazio gehiago

Errege bat bezain handikiro bizi da Leo katua.
Egoera gozo hori hankaz gora jarriko zaio ordea, lehiakide bat agertzen zaion une berean. Informazio gehiago

La ceniza del Etna cubre Catania y la subcomisaria de la Policía Judicial, Giovanna Garrasi, se enfrenta a un nuevo caso: descubrir qué esconde el cadáver de una mujer aparecido en una villa de Sciara. Las circunstancias no pueden ser más extraordinarias: la casa, de aire señorial y prácticamente abandonada desde 1959, se encuentra en ruinas y el cuerpo está momificado. Identificar el cadáver y determinar la causa de la muerte será como atravesar el túnel del tiempo.