La vida de Tyler da un giro cuando cuando su familia tiene que mudarse de la ciudad donde siempre ha vivido. ¡Afortunadamente, Tyler tiene un buen grupo de amigos unidos por Minecraft! Tyler, junto con sus amigos Evan, Candace, Tobi y Grace, han emprendido innumerables aventuras juntos por el Mundo Principal y necesitan un nuevo desafío.
Hileko nobedadeak
Haur batzuk onak dira,
baina beste batzuk ez...
Batzuek berdinak dirudite,
adibidez!
Informazio gehiago
Gerrak ez du entzuten,
Ez ikusten,
Ez sentitzen…
Informazio gehiago
Harrapatuko al du kameleoiak marigorringoa? Eta matxinsaltoa? Eta beldarra?... Eta zuk, aurkituko al dituzu? Kartoizko liburu jostagarri honekin haur txikiek primeran pasako dute koloreak, zenbakiak eta animaliak deskubritzen dituzten bitartean. Jolasa eta behaketa uztartzen dituen liburu polita. Informazio gehiago
Untxamak gutuna idatzi dio amama Untxiñeri, askaltzera gonbidatzeko. Untxiñok, amari lagundu nahi dionez, gutuna botatzeaz arduratu nahi du. Baina postontzirainoko bidea ez da batere erraza izango. Informazio gehiago
Liburu irrigarri bat, ahoz gora irakurtzeko aproposa. Gela erdiko elefantearen irudiak adierazten du denok ohartu eta inork aipatzen ez duen hori. Liburu hau irudi horrekin jolasten da: gela erdiko elefantea ezkutatu egiten da, oso modu dibertigarrian. Informazio gehiago
Albik bere bidean aurkitzen dituen objektuak biltzen dituen balea da; itsasoan beldur diote dena hartzen duelako. Hala ere, duen guztia edukita ere, ezerk ez dio zoriontasuna ematen eta ez dago gustura bere buruarekin. Kattin karramarroak hausnartzera bultzatuko du, ea zergatik hartzen dituen hainbeste objektu.
Amona bakarrik eta zoriontsu bizi da basoan, bere etxea euliz betetzen den arte. Euliez nazkatuta eta haietaz libratu ezinik, etxea armiarmaz beteko du, euliak jan ditzaten. Hasiera batean irtenbide burutsua dirudien arren, laster arazo berri bihurtuko da; izan ere, nor bizi daiteke lasai armiarmaz inguratuta? Beraz, armiarmak jango dituen beste animalia baten bila abiatuko da Dorotea. Informazio gehiago
Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek? Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion. Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI. Egun haizetsu batean, Maiak kanpora joan nahi izan zuen jolastera, eta haizeak airean eraman zuen Adur!