Hileko nobedadeak

current-domain
Imagen
Portada del libro Hausnarrean
Hausnarrean. Ardiak egin naute artzain
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Josebe Blanco Álvarez
Argitaletxea: Argia

Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, liburu honetan aurkituko duzu zer bizi duen artzain batek eta horrek nola zeharkatzen duen.
Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz.
 

Imagen
Portada del libro Manaslu neguan
Manaslu neguan
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Alex Txikon
Argitaletxea: Sua

2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zen himalayismoaren historiaren parte den balentria batean. Igoera latz hura aurretik huts egindako bi espedizioen jarraipena zen.
Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinistarekin magalean gora joango gara Manasluko gailurreraino.
 

Imagen
Portada del libro Geografías culinarias
Geografías culinarias. 50 películas para abrir el apetito
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: David García Reyes
Argitaletxea: UOC

Desde que en 1895 los hermanos Lumière proyectaran sus primeros films en el Salón Indiano del Gran Café del Boulevard des Capucines de París, la comida como temática y la cocina como espacio han sido elementos fundamentales en infinidad de películas. A lo largo de este libro se hace un recorrido por la historia gastrofílmica del cine y se analizan medio centenar de títulos que abarcan diferentes geografías y en los que la trama está marcada por lo culinario. 

Imagen
Portada del libro Larru marruak
Larru marruak. (Primi eta Maurizia)
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Ixabel Agirresarobe, Iñaki Martiarena "Mattin"
Argitaletxea: Denonartean

Erromeria da Urkiolan. Primi Erostarbe abiatu da astoz. Erromerian panderoa jotzeko irrikaz dago. Bidean, adiskide on bat egin du: Maurizia Aldeiturriaga. Bera ere pandero-jolea da. 

Imagen
Portada del libro Zazpi munstro eta katu bat
Zazpi munstro eta katu bat
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Rafael Ordóñez, Christian Inaraja
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Banpiro bat, zonbi bat, mamu bat, sorgin bat, momia bat, gizotso bat, Frankenstein munstroa eta… katu bat! Nora joango ote dira? Iritsiko ote dira beren helmugara? 

Imagen
Portada del libro Opari izugarria
Opari izugarria
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Meritxell Martí, Xabier Salomó
Argitaletxea: Mezulari

Lagundu Sorginari, Trollari eta gainerako munstroei opariei bilgarriak kendu eta barruan zer dagoen deskubritzen: umeak erretako labeak, eraispenerako katapulta… Gonbidatu bakoitzaren gustuaren araberako opariak. Baina azken opari-pakete bat agertzen da.

Imagen
Portada del libro Tentelontzia
Tentelontzia
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Ana G. Lartitegui
Argitaletxea: A fín de cuentos

Landare bidaiari misteriotsu batek, hazi ahala, inguruko pertsonen bizitza zailtzen du. Joan-etorri askoren ondoren, norbaitek eroen ontzira eramango du, eta istorioak aurrera jarraituko du. Baina nondik abiatu da eta nora doa eroen ontzia? Nor dira ontzian doazen bidaiari arraro horiek? 

Imagen
Portada del libro Pantxo Zezena
Pantxo zezena
Generoa: Haur eta gazteentzako fikzioa
Egilea: Pello Añorga
Argitaletxea: Denonartean

Eta a zer nolako festak! Pantxok orro beldurgarriak atera eta istantean  harrapatzen zuen jendea, eta zilipurdika botatzen adar handiekin, trapu zahar baten modura.

Imagen
Portada del libro Musker amarruak
Musker amarruak
Generoa: Helduentzako fikzioa
Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein

Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. Paperik gabekoek bizi dituzten baldintza ziztrinek edozein proposamen onartzera behartzen dituzte, eta kasu honetan, kirol apustuen negozioa izango da diru erraza lortzeko bidea.