Liburu guztiz berezia idatzi du Miren Agur Meabek, Concetta Probanzaren marrazkiz horniturik agertzen den hau. Orain artean, poesian eta gazte literaturan eman ditu bere onenak Meabek, eta lan honetan, berriz, arlo biak uztartu ditu: nobela bat da berez Zer da, ba, maitasuna?, bere baitan poema-liburu bat txertaturik daukana. Nobela bat esan dugu, baina bi direla ere esan liteke. Izan ere, bi pertsona eskatzen ditu maitasunak, bi sentimendu, bi ikuspegi, bat egin dezaketenak... edo ez.
Hileko nobedadeak
Duten guztia saldu eta belaontzi bat erosi du Michaelen aitak, munduari bira eman
asmoz Ozeano Barea zeharkatzen ari direla, gau ekaiztsu batean, Michael kareletik
behera erori da. Hurrengo goizean hondartza batean esnatu da, uharte jendegabe batean.
Ez du ez jatekorik ez edatekorik eta, ahituta, hantxe hilko dela pentsatuz lokartu
da. Esnatzean, ordea, plater batean arraina eta fruta, eta gopor bat ur fresko utzi dizkiotela
Nire hiriko parkean elefante maitemindu bat bizi zen. Hala ere, munduan ez zegoen elefante hura baino animalia tristeagorik. Zergatik? Informazio gehiago
Ondo pasa dezazula Kika Supersorginarekin! Halako egun batean, ohe ondoan, magia liburu bat aurkitu zuenetik, Kikari izugarri gustatzen zaio sorginkeriak egitea; nahiz eta, egia esan, batzuetan bere araoek ezusteko ondorioak izan…. Informazio gehiago
Txulubite, malubite,
Ttittu ban, ttittu ban,
Urik ez dago iturrian.
Informazio gehiago
Daviden ama oso artezalea da, haren aita familientzako bidaia-gidaliburuak idazten ari da, Thor anaia txikia oso bizia da eta Sissel, zenbaitetan, nerabe jasanezina da.
Caillou lau urteko ume bat da eta beraren inguruan dauden gauza guztiei arretaz begiratzen die. Liburu hauek telebistako telesailean oinarriturik daude eta ume txikiak entretenitzeko bereziki eginda daude. Heziketa eta entretenimendu aldi berean jorratu gura dituzte. Informazio gehiago
Banatuta gaude eta -azaldu zion aitak, sumendi gainean arrautzak frijitzen zituela.
Baina Katerinak ez zuen ulertzen zer esan nahi zuen «banatuta» hitzak. Informazio gehiago
Banatuta gaude eta -azaldu zion aitak, sumendi gainean arrautzak frijitzen zituela.
Baina Katerinak ez zuen ulertzen zer esan nahi zuen «banatuta» hitzak. Informazio gehiago