Hileko nobedadeak

current-domain
Imagen
oteroweb_05_05_2006_16_56_51.jpg
La pasión de la Bella Otero
Generoa: Helduentzako fikzioa
Egilea: Ramón Chao
Argitaletxea: Seix Barral

Lehenengo pertsonan idatzita, Carolina Oteroren ezkutuko egunkari erotikoa osatzen du nobelak. Neskamea, dantzaria eta prostituta; bere zoriontasun falta ordezkatzeko bere edertasuna salerosten jakin zuen emakume bat deskribatzen du, ‘gizon irensle’ ospetsua. Alfonso XIII.ak, Belgikako Leopoldo II.ak, Errusiako Nicolas I.a zarrak eta Alemaniako Guillermo II.a kaiserrak burua galdu zuten emakume horrengatik.

Imagen
Planilandiaweb_05_05_2006_17_03_17.jpg
Planilandia. Una novela de muchas dimensiones
Generoa: Helduentzako fikzioa
Egilea: Edwin A. Abbott
Argitaletxea: José J. de Olañeta, editor

Zientzia-fikziozko klasiko bat da Planilandia, eta, zentzu askotan, liburu aitzindaria da. Gainezka egiten duen matematika bizitasuna eta gizarte satira zorrotza uztartzen ditu; Planilandia nobela oso dibertigarria da, baina, aldi berean, kezkagarria, gure egunerokotasunaren mugei buruz agertzen duen ikuspegiagatik.

Imagen
maldicionweb_05_05_2006_17_06_15.jpg
La maldición de Eva
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Rosetta Forner
Argitaletxea: Planeta

Emakume orok darama erregina bat bere barruan. Hala ere, asko uzkurtu egiten dira maitemintzen direnean; gutxiagotu egiten dira maite duten gizonaren aurrean. Emakumeen benetako liberazioa ez da jazo oraindik. Evaren madarikazioak emakumeen gainean jarraitzen du oraindik. Madarikazio horrek eraginda, maila txikiagokoak bailitzan jokatzen dute, gezurrezko duintasunarekin eta nahastutako arrazoiekin.

Imagen
reinaweb_05_05_2006_17_11_01.jpg
La reina que dio calabazas al caballero de la armadura oxidada
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Rosetta Forner
Argitaletxea: RBA

Metafora tresna bezala erabilita, Rosetta Forner-ek benetako istorioa kontatzen digu: maitasuna aurkitu nahi duten emakume guztiena, baina, aldi berean, beren auto-estimua eta duintasuna galdu arazi diezaiokeen gizon baten besoetan amaitu nahi ez duten emakumeena. Erreginen fabula da hau, lotu gabeko diadema duten damatxoena, armadura herdoilduta duten erregeena eta zaldunena; guztiok barruan izan arren kanpoan bilatzen ditugun duintasuna, poza, konpromisoa, galera, zintzotasuna, itxaropena, askatasuna, aukera, fedea eta maitasuna bezalako pertsonaien istorioa da.

Imagen
tiranoweb_05_05_2006_17_21_22.jpg
El pequeño tirano: la linea media entre límites y permisividad
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Jirina Prekop
Argitaletxea: Herder

Zer esan ez dakitela geratzen diren gurasoen kopurua gora egiten ari da. Beren seme-alabak ahal duten ondoen hezteko ahalegina egin arren, horiek tirano txikiak bihurtzen dira sarritan. Jirina Prekop haurren psikologo ezagunak fenomeno horri buruzko lehenengo azalpena eskaintzen du, eta haurrak desorekarik gabe garatu ahal izateko izan behar dituzten mugen eta permisibitatearen artean egon behar den bataz besteko tartea nolakoa izan behar den adierazten du. “Ilusioak alboratzeko eta erantzukizuna hartzeko gurasoek erakusten duten ausardian dago tirano txikiaren itxaropena”.

Imagen
Arguinanoweb_05_05_2006_17_24_30.jpg
Karlos Arguiñano en tu cocina. Las recetas de la tele
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Karlos Arguiñano
Argitaletxea: Bainet media

Karlos Arguiñanok egunero telebistan prestatzen dituen errezeten aukeraketa da liburu hau. Osagai bakoitza kontsumitzeko sasoi onena kontuan hartzen du, eta berau guztiok eskuratzeko moduan egoteari erreparatzen dio. Pauso bakoitzari dagokion argazkiarekin lagunduta daude errezeta guztiak, eta, gainera, plater bakoitzaren dieta-informazio erabilgarria jasotzen du, bere osaera nutrizionala zein den jakiteko. Azken baten, Karlos Arguiñanok guretzat maitasun handi horrekin prestatzen dituen errezetak kozinatuz gozatzeko liburua daukazue hemen.

Imagen
Pianoweb_05_05_2006_17_35_29.jpg
Método completo de piano
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Terry Burrows
Argitaletxea: Parramón

Pianoa jotzen ikasteko behar diren gomendio guztiak jasotzen ditu ikus-entzunezko ikastaro honek. Gainera, auto-irakaskuntzarako 54 minutuko doako CDak aukera eskaintzen dio interpreteari ikasgaia nahi bestetan entzuteko, azaldutako kontzeptuak behar bezala ulertu arte, eta modu horretara, teoria eta musika praktika uztartzeko.

Imagen
Wordweb_05_05_2006_17_39_45.jpg
Manual imprescindible Word 2003
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Francisco Charte Ojeda
Argitaletxea: Anaya

Testuen ediziorako mundu mailan hedatuen dagoen aplikazioaren azken bertsioa da Word 2003. Eskuliburu honekin programa hori erabiltzen ikasiko duzu, gero eta zailtasun handiagoak jasotzen dituzten 20 ikasgai didaktikoen bitartez.

Imagen
Alfaweb_05_05_2006_17_44_03.jpg
Alfa S.A. Motor social y económico de la vida eibarresa
Generoa: Helduentzako ez fikzioa
Egilea: Javier Iza-Goñola de Miguel
Argitaletxea: Ego Ibarra

Javier Iza-Goñolaren "Alfa, S.A. Motor Social y Económico de la vida Eibarresa" doktorego-tesia jasotzen du liburu honek. Eibarko Udalaren Ego Ibarra Batzordeak argitaratzen duen 32. lana da argitalpena, eta aipatutako enpresaren ekonomia eta gizarte historia jasotzen du, sortu zutenetik (1920. urteko urriaren 28a) eta gaur arte.