Gauetan etortzen den euriaren munstroaren beldur ez dira umeak. Baina Chisek badaki horri nola aurre egin: argiz eta pozez betetako aterki gorri bat dauka. Beldurrei aurre egiten lagunduko dizu istorio honek.
Hileko nobedadeak
Guztia dakien Zigomar zozoaren gainean jarri, eta Afrikara joan nahi du Pipilo-k. Baina animaliaz betetako herrialde urrun batera heltzen dira. Afrika izango ote da?
Bat-batean, zarata arraro bat entzun zen. Euri-hotsari gailendu zitzaion soinua baxua, sakona eta luzea zen. Eta umeak elkarri begiratu zioten, harridura eta kezka aurpegiekin...
Oporraldia amaitzean, ikasturte berria iragartzen denean, haurrek hauxe galdetzen diete inguruan dituzten helduei: zergatik joan behar naiz eskolara? Hartmut von Hentig-ek idatziz erantzungo ziola agindu zion bere iloba Tobias-i, tren geltokiko nasan agur esateko unean. Gutun batetik bestera, pedagogo alemaniarrak azaltzen du hainbat kulturetako umeek ez dituztela matematika eta geografia bakarrik ikasten, beren burua ezagutzen eta gizartean elkarbizitzen ere ikasten dutela kontatzen du.
Kika eta Daniren abendura berri honetan kontua dinosauroei buruzkoa da. Itxura baten, plastikozko dinosauroak dira; Danik dibertitzeko erabiltzen dituen jostailuak baino ez dira. Baina, ohi bezala, guztia nahastu egiten da Kikaren aztikeriei buruzko liburua tartean sartzen denean: plastikozkoak ziren dinosauroak benetakoak bihurtzen dira! Eta hori baino txarragoa… Kontua da benetako dinosauroen artean badirela atsegin eta arriskurik ez duten batzuk, baina beste batzuk basatiak eta arriskutsuak dira!
Bigarren Mundu Gudaren osteko eta britainiarren menpe dagoen Jerusalemen bizi den Sumji 11 urteko ume israeldarrari bizikleta oparitu dio bere osaba Zemaj-ek. Bere zoriontasuna muturrekoa da, nahiz eta bizikleta neskena izan. Bere lagunek burla egiten diote, baina berak, sorgor, bizikleta gainean jarri eta urrun joatearekin egiten du amets; hiritik irten, eta basamortua igaro eta gero, Afrikaren bihotzera heldu nahi du. Baina hori baino lehen, opari berria erakutsi nahi dio bere lagun kutunari, Aldori.
Futbolean jolasten ari zela, istripua izan du Laureanok, eta hirurogei egun etxean eman behar ditu, hankan igeltsua jarrita daukala. Eta ezbeharrekin amaitzeko, neska berri bat agertzen da ikasgelan. Ez du ikusiko! Rominari, neska berriari, Lauri buruzko kontuak heltzen zaizkio. Zer egin dezakete biek elkar ezagutzeko?
Urtero bezala, familia asko gasolindegi batean geratzen dira, erregaia hartzeko: oporraldian jaioterrira itzultzen dira, Afrikara. Zalapartarekin eta bidaiari berriro ekiteko presarekin, neskatila baten gurasoak bera bekarrik utzita abiatu dira. Baina ez da galduta dagoen bakarra. Abandonatuta dagoela ematen duen katu bat ere badago.
Plinio ugazabaren oinetako baten bizitza aspergarria egiten duen galtzerdi zahar batek laugarren solairutik jauzi egitea erabakitzen du, mundua ikusteko asmoarekin. Eta hiltzeko arriskua hartzeagatik hasten da benetan bizitzen. Beste pertsonaia batzuk ezagutuko ditu, egoera zirraragarriak biziko ditu, ezusteko abenturak jazoko zaizkio eta maitemindu ere egingo da.