Jolasez eta ilusioz beteriko asteburua Ermuko haurren kanpaldi erraldoian
Kanpaldi arrakastatsuaz gozatzeko aukera izan dute asteburu honetan Ermuko 100 haurrek. Euren familiei agur esan eta larunbat arratsaldetik igande goizera arte etengabe jolasean aritu dira 7 eta 9 urte arteko abentura-zale txikiak.
Ermuko Haurren Kontseiluak antolatu du ekimena, eta Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia izan da kanpaldiaren egoitza nagusia. Bertan larunbatetik iganderako gaua pasatu aurretik, parte-hartzaileak San Pelaio plazan elkartu ziren arratsaldez, taldeak osatu, lagun berriak egin, jolastu eta ondo pasatzeko asmotan. Musika, afari herrikoia, kirola, ipuinak... aspertzeko denborarik ez dute izan txikiek.
Larunbateko afarian, gainera, Ermua Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin taldeko kideen laguntza izan zuten haurrek, oilasko brotxetak prestatu eta parrilan egin ahal izateko. Jolasez eta ilusioz beteriko asteburu borobila. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da