J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

04.12.25
Hezkuntza
Euskara
Gizartea
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian

Ermuko Udalak antolatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia Ermua Antzokian gauzatu zen atzo, abenduaren 3an. Galak ordu eta erdiko iraun zuen eta hainbat ekitaldi hartu zituen: bertsoak, herri kirolak, koreografiak, karaokeak, eta ikasle guztiek Juanita Ibaibarriaga literatur sarien banaketan hain gustuko duten bingo jolasa. Ikasle guztien gustuko ekitaldia euskararen egun eta festan!

Goizez, Merkatu plaza ohian Berbalagunek antolatuta kide partaideak eta Institutuko ikasleek Mintzodromoan bildu eta euskaraz barra-barra aritu ziren iritziak elkartrukatu eta solasean. Euskaraz jende berria ezagutzeko eta praktikatzeko aukera aparta.

Juanita Ibaibarriaga XXXII. literatur lehiaketako sari banatze ekitaldia ikastetxe guztiek antolatzen duten Euskara Eguneko galaren barne egin zen.

Lehiaketaren eta partaideen inguruan

Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren XXXII. edizio honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. maila arteko ikasle ermuarrak parte hartu dute.

Lehiaketan bi modalitate nagusi izan dira:

  1. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila arteko ikasleentzat. Ipuina edo idazlanaren gaia librea. Saridunek 40 euroko erosketa txekea jasoko dute ikasturte bakoitzeko.
  2. DBHko 1.etik 4. mailara arteko ikasleentzat. Gaia librea zen, eta lanak bakarka zein taldeka aurkez zitezkeen. Sariak 60 euroko erosketa txekeak, ikasturte bakoitzeko.

Saridunak eta ikastetxeak

Aurtengo edizioan saridun izan dira Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, San Lorenzo, San Pelayo eta Ermua BHI ikastetxeetako ikasleak:

  • LH 3. mailan, Kaylie Cardenas Cortes (Anaitasuna Ikastola) izan da saritua, 'Periquito eta Maitagarria' lanarekin.
  • LH 4. mailan, Libe Garrantxon (Anaitasuna ikastola) 'Txinak arazoa' lanarekin, eta Naia Valero Sánchez (Eskolabarri) 'Vibyka eta eskala berria' lanarekin.
  • LH 5. mailan, Ainara, Naserdin eta Henar (San Lorenzo) abenturazaleak” lanarekin. Eta Israel Lahfifi (Aniatasuna ikastola) “Hodeia” lanarekin
  • LH 6. mailan, Jone Roman Rosado (Anaitasuna ikastola) 'Denboraren erlojua' lanarekin, Libe Ceballos (Eskolabarri) “Lilu” lanarekin eta Amaia Pascual Rodriguez (San Pelayo) 'Kanpamentu Magikoa' tituluko lanekin.
  • DBH 1. mailako irabazleak Ekain Escribano eta Ander Pazos (Ermua BHI) izan dira, 'Etxe Misteriotsua' lanarekin, eta Ander Jurado Congaste (San Pelayo ) 'Elefanteren negarra' lanarekin.
  • DBH 2. mailako irabazleak Hodei Rivas García (San pelayo) izan dira, “Zirku sorgindua” lanarekin.
  • DBH 3. mailako irabazleak Igone Lopez eta Soraya Plaza (Ermua- IES) izan dira, “Berandu da” lanarekin.
  • DBH 4. mailan, Ibai Hernandez (Ermua BHI) 'Arkatz magikoa' lanarekin saritu dute, eta Markel Rodriguez Gerra (San Pelayo) 'Ixilik egon nintzen eguna' tituluko lanarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan