Lobiano kultur gunearen erabilerari buruzko ordenantzaren aurretiko kontsulta publikoa
Lobiano Kultur Gunea zerbitzu publiko bat da, komunitate osoan ezagutza eta kultura sortzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu duena. Eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuen bidez, Ermuko herriaren gizarte-, kultura- eta prestakuntza-garapenari laguntzen dio, zerbitzatzen duen gizartearekin lankidetzan.
Lobiano kultur gunea erabiltzeko araudiaren proposamena
Helburuak
Instalazioen erabilera egokia bermatzea, herritar guztientzat irekita baitaude.
Parte-hartzaileak
Proposatutako araudia hobetu eta aberastu nahi duen edozein ermuar.
Parte-hartzeko kanalak eta kontaktua
Interesdunek parte hartu ahal izango dute webgune honetan eskuragarri dagoen galdetegia betez. ekainaren 10era arteko epea dute.
Araudi honi buruzko edozein zalantza izanez gero, Kultura unitatearekin harremanetan jar zaitezke kanal hauen bidez:
Telefonoa: 943708700
Posta elektronikoa: kultura@udalermua.net
Emaitzak