Multikirola

Ikastaroaren deskribapena
Ermuko Udalak eta Ermuko zein Mallabiko Hezkuntza Zentru ezberdinetako Gurasoen Elkarteekin sinatutako lan-hitzarmenari esker, Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei eskeintzen zaie kirol ezberdinen hastapena burutzeko aukera (Pilates-a, Yoga, Dantzak, Saskibaloia, Mini-eskubaloia eta beste hainbat kirol-jarduera eta jolas), Lehen Hezkuntzaren amaieran norbere interesei eta aukerei hobeto egokitzen den kirola hautatu dezaten. Bai Kirol praktikara (aisialdi eta/edo mantenimenduko edo errendimendukoa izan daitekena) zein norbanakoaren eguneroko bizitzarako onuragarria izan daiteke, oinarri motor, espresibo eta kreatiboa zabalaren bereganatzea ahalbidetzen baitu.
Ikastaro honetan interesa baldin baduzu, zure Ermuko hezkuntza zentruko eskola kiroleko sailarekin kontaktuan jarri behar zara. Ikasketak Ermutik kanpo burutzen badituzu, informazio gehigarria jaso dezakezu 943 17 92 18 telefonora deituz edo kirolak@udalermua.net helbide elektronikora idatziz.
Ezaugarriak
- Intentsitate ertaina
- Kalori-kontsumo ertaina
Esfortzu-maila
- Kardiobaskularra: ertaina
- Indarra: baxua
- Koordinazioa: altua
- Malgutasuna: ertaina