Imagen
Premium Tarifa
Imagen
Premium jardueren hileko kuadroan azaltzen diren jarduera guztiak, egun nahiz orduen inongo mugarik gabe.
Kuotak
| Abonatuak | Ez abonatuak |
| 47,40€ | 73,60€ |
Premium Tarifaren erabilera-araudia
- Erreserbak saioa hasi baino 24 ordu lehenagotik egin ahal izango dira Ermua Kirolaken webgunearen eta APParen bidez, totemaren edo mupiaren bidez, EKren harreran edo telefonoz, egunean gehienez 2 saioko mugarekin, eta baita 3. saio bat ere, jarduera hasi baino ordu erdi lehenago plaza libreak badaude oraindik, baldintza bakarra erabiltzaileak plaza erreserbatzea izanik.
- Jarduera guztietan, fitnessean izan ezik, aldez aurretik plaza erreserbatu behar da.
- Familiako abonu bateko edozein kidek egin ahal izango ditu erreserbak gainerako onuradunentzat.
- Plaza-erreserba bertan behera utzi ahal izango da saioa hasi baino 60 minutu lehenago arte.
- Buruturiko erreserben erabilera arduratsua eskatzen da, saioetara beti bertaratuz.
- Behin eta berriz saioetara ez etortzeak zigorra ekar dezake.