Lurrun bainua

Ezaugarriak

  • Bero-mota: %100eko hezetasuna
  • Tenperatura: 43-46ºC
  • Gehienezko aforoa: 6 pertsona

 

Prezioak

  • Abonatuak: Doan
  • Ez abonatuak: 5,85€
  • 5 saioko bonua: 26,20€

Más información

Erreserba egiteko, sakatu hemen

Requisitos

  • Lurrun bainu zerbitzua 16 urtetik gorako erabiltzaileentzako zuzendua dago, baita mediku-gomendioz honen erabilera beharrezkoa duten adin goiztiarrentzat ere, baldin eta adinez nagusi den batekin etortzen bada.
  • Zerbitzu hau erabiltzeko harreran eguna eta ordua erreserbatzea eskatzen da. Ez dira asteko 3 erreserba baino gehiago onartzen, ezta eguneko bat baino gehiago ere.
  • Egonaldia askoz jota ordu erdikoa izango da. Erreserbaturiko ordua errespetatu eta garaiz iritsi zaitez.
  • Gogora ezazu, zerbitzua erabili auretik zein ondoren, aldagela espezifikoak dituzula zerbitzu honen sarrerako atearen aurrez-aurre.
  • Infekzio-gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonek ezin izango dute zerbitzua erabili.
  • Higiene arrazolengatik, sartu auretik ur epelaz eta jaboiarekin dutxatu zaitez eta ondoren gorputza lehortu, transpirazioa hobetzeko.
  • Irteterakoan ondo lehortu behar duzu zure gorputza, bestela larruazalean izerdia atxikita geratzen da, berau narritatuz eta, azkenik, ekzema bat sortaraziz.
  • Derrigorrizkoa da eskuoihalaren, bainujantziaren eta dutxa hartzeko zapatilen erabilera.
  • Kontaktu-lente, betaurreko, objektu metaliko nahiz bitxiekin sartzea debekatuta dago.
  • Norbanakoaren higiene arrazoiak direla medio, ez dago baimendua bizarra moztea, depilatzea, manikura eta/edo pedikura egitea edo antzeko ekintzak egitea.
  • Zerbitzu hau erabili aurretik gorputz-olioak edo -kremak erabiltzea debekatuta dago.
  • Erretzea, jatea, edatea edo sendagaiak hartzea debekatuta dago. Ezin daiteke irakurri ere egin, paperak bamekaldean usain txarra eragiten baitu
  • Ez zaitez berriketan aritu, arnasketa eta zirkulazioa bete egiten baitira.
  • Ezin da inongo likidorik isuri.