Imagen
Sauna

Ezaugarriak
- Bero-mota: Lehorra
- Tenperatura: 80-90ºC
- Gehienezko aforoa: 6 pertsona
Prezioak
- Abonatuak: Doan
- Ez abonatuak: 5,85€
- 5 saioko bonua: 26,20€
Más información
Erreserba egiteko, sakatu hemen
Requisitos
- Sauna zerbitzua 16 urtetik gorako erabiltzaileentzako zuzendua dago, baita mediku-gomendioz honen erabilera beharrezkoa duten adin goiztiarrentzat ere, baldin eta adinez nagusi den batekin etortzen bada.
- Zerbitzu hau erabiltzeko harreran eguna eta ordua erreserbatzea eskatzen da. Ez dira asteko 3 erreserba baino gehiago onartzen, ezta eguneko bat baino gehiago ere.
- Egonaldia askoz jota ordu erdikoa izango da. Erreserbaturiko ordua errespetatu eta garaiz iritsi zaitez.
- Gogora ezazu, zerbitzua erabili auretik zein ondoren, aldagela espezifikoak dituzula zerbitzu honen sarrerako atearen aurrez-aurre.
- Infekzio-gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonek ezin izango dute zerbitzua erabili.
- Higiene arrazolengatik, sartu auretik ur epelaz eta jaboiarekin dutxatu zaitez eta ondoren gorputza lehortu, transpirazioa hobetzeko.
- Irteterakoan ondo lehortu behar duzu zure gorputza, bestela larruazalean izerdia atxikita geratzen da, berau narritatuz eta, azkenik, ekzema bat sortaraziz.
- Derrigorrizkoa da eskuoihalaren, bainujantziaren eta dutxa hartzeko zapatilen erabilera.
- Kontaktu-lente, betaurreko, objektu metaliko nahiz bitxiekin sartzea debekatuta dago.
- Norbanakoaren higiene arrazoiak direla medio, ez dago baimendua bizarra moztea, depilatzea, manikura eta/edo pedikura egitea edo antzeko ekintzak egitea.
- Zerbitzu hau erabili aurretik gorputz-olioak edo -kremak erabiltzea debekatuta dago.
- Erretzea, jatea, edatea edo sendagaiak hartzea debekatuta dago. Ezin daiteke irakurri ere egin, paperak bamekaldean usain txarra eragiten baitu
- Ez zaitez berriketan aritu, arnasketa eta zirkulazioa bete egiten baitira.
- Ezin da inongo likidorik isuri.