Aterki moreak indarkeria matxistaren aurka

Tatiana Hernandez biolinista Azaroaren 25eko kontzentrazioan | La violinista Tatiana Hernández en la concentración del 25 de noviembre

Dozenaka lagunek bat egin dute gaur goizean Ermuan, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioan. Orbe Kardinalaren plazako estalkia, aterki morez apaindua, izan da deialdiaren eszenatokia, eta adin guztietako herritarrak bildu dira bertan emakumeenganako indarkeria mota guztien aurrean euren gaitzespena adierazteko.