Imagen
Ermua Talentic 2025 iruditan

Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak antolatuta, Ermua Talentic jardunaldien laugarren edizioa ospatu da ekainaren 11 eta 12an. Izarra Centre eraikineko bosgarren solairuan izan da ekimena, eta talentua, ziurgabetasun garaiak eta sarean lan egitearen abantailak izan dira bi egunetako ardatzak. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren, Innpulso Sarearen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eta TECHFriendly enpresaren babesa dute jardunaldiek.