Imagen
Haurren Kontseilua datorren ikasturtera arte agurtu da

Ermuko Udaleko aholkularitza organorik gazteenak gaur bukatu du bere jarduera Lobiano Kulturgunean ospatu den azken ekitaldi batekin. Haurren Kontseiluak ikasturte honetan egindako lan guztia aurkeztu die Carlos Totorika alkateari, Juan Carlos Abascal alkateordeari eta hainbat lan egiteko laguntza eman dieten Udaleko teknikariei.