Imagen
Haurren Kontseiluak bere proposamenak aurkeztu dizkio alkateari

Ostegun honetan, urtarrilaren 25a, 7 eta 8 urte bitarteko 12 haur ermuarrek osatzen duten Haur Kontseiluaren laugarren bilera egin da. Bilkura honetan, sailburu txikiek Orbe Kardinalaren plaza elkarbizitzarako gune bihurtzeko hobekuntza-proposamenak aurkeztu dizkiote Carlos Totorika alkateari, adin guztietako bizilagunek gozatzeko aukera izan dezaten.