Imagen
Zabalik da Abian Azoka, 700 ikasle baino gehiago hartzeko prest

Abian Debabarrenako Lanbide Heziketako Azokaren seigarren edizioak ateak zabaldu ditu gaur, asteazkena, otsailak 28 Eibarren, Ipuruako aparkalekuan. Edizio honetan ere parte hartuko du Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak, Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua eta OLH Eibar institutuarekin batera.